Bizkaia Talent

Albisteak

Ezkontideei Laneratzen eta Gizarteratzen Laguntzeko Dual Career Zentroetako Sare Alemaniarrak bizkaia talent nazioarteko erakunde aditu moduan gonbidatu du Hanburgon egin duen 13. topaketara

Ekainaren 9an, osteguna, bizkaia talent elkarteak Be Basque Dual Career Centre ekimena aurkeztu zion Dual Career Zentroetako Sare Alemaniarrari, Alemaniako Hanburgoko Unibertsitateak antolatutako 13º Meeting of the Dual Career Network Germany (DCND) topaketan. Bertan, sare hori osatzen duten 21etik gora unibertsitate alemaniarretako arduradunak zein kideak egon ziren, baita Kopenhageko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa ere.

Jardunaldian, Europar Batasunaren esparruko beste bi errealitate eta ikuspegi erakutsi zitzaizkion sare alemaniarrari, hau da, bizkaia talentek sustatutako eta Estatu espainolean aitzindaria zein bakarra den Be Basque Dual Career Centre eta Kopenhageko Unibertsitateko Dual Career Spouse Network.

Gaur egun, Europa osoan funtsezko gaietakoa da nazioarteko lan-mugikortasuna dutenen bikotekideentzako Dual karrera garatzea talentu hori inplikatzeko eta bertan geratzeko orduan. Hori dela eta, zentro horiek erabakigarriak dira talentuan egindako inbertsio horren arrakastarako eta bikotekideen zein familien garapen profesional, familiar eta pertsonalerako, ingurunean munduko talentu onenaren aldeko lehia nagusi denean.

Topaketan bertan, Europako networkingerako beste aukera batzuei buruz ere eztabaidatu zuten, eta esperientziak nahiz antzekotasunak partekatu ziren eredu arrakastatsu moduan aurkeztutako kasu guztietan.

Jardunaldiaren amaieran, bizkaia talentek zuzen-zuzenean ezagutu ahal izan zuen “Hamburg Welcome Center” ekimena (Bezirksamt Hamburg). Nazioarteko ikasleak, ondo baino hobeto prestatutako profesionalak eta haien familiak bertara joaten dira, honako hauxe kudeatu eta konpondu behar dutenean: administrazio zein lege arloko gaiak, immigrazio-prozesuak, homologazioari buruzko informazioa, unibertsitateko tituluen aitorpena eta Hanburgoko bizitokia, besteak beste.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×