Bizkaia Talent

Albisteak

Ondo baino hobeto prestatutako nazioarteko profesionalek Aiarako bailara bisitatu dute, bizkaia talenteko Relocation Zerbitzuko gizarte eta kultura arloko integraziorako jardueren esparruan

 

Talentua munduko edozein lekutan aurkitu eta garatu egin daiteke. Horren adierazgarri, martxoaren 11n, larunbata, ondo baino hobeto prestatutako nazioarteko hogeita hamar bat profesional gizarte eta kultura arloko integraziorako jardueren esparruan elkartu ziren Euskadiko paraje berezienetakoa bisitatzeko: Aiarako bailara. Guztiak Bizkaian bizi dira, eta bizkaia talenteko Relocation Zerbitzuko erabiltzaileak dira. Bertan, hain zuzen ere, haiei eta haien familiei eskaintzen diete banakako orientazio eta aholkularitza profesionala.

Horrela, India, Albania, Italia, Venezuela, Filipinak, Txekiar Errepublika, Erresuma Batua, Polonia, Kolonbia edo Espainiakoak diren profesionalek osteratxoa eman ahal izan zuten gidariaren laguntzaz, “Beldui” txakolin-upategitik Mostatxa mendiko elurzulo naturaleraino. Bertan, “elurzulo” horien jatorria eta txakolinaren kultura ezagutu ondoren, atseden hartu eta ohiko bazkaria egin zuten eskualdeko produktuak dastatzeko.

Ostean, upategian, arlo horretako gidari adituak Euskadin eta, gero eta gehiago, gure mugetatik kanpo hain preziatua den ardo zuria, txakolina, ekoizteko prozesu eta teknika guztiak erakutsi zizkien. Horrelako bisitaldietan ohikoa den bezala, ardoa eta, zergatik ez, inguruko sukaldaritzako plater tradizionalak dastatzeko aukera ere izan zuten.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×