Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek Milanen egindako RLMN topaketan parte hartu du

Bizkaia:talent-ek Lanbiderekin eta Prospektikerrekin batera parte hartu du urtero bezala Europako Lan Merkatuetako Eskualdeko Behatokien Sareak (EN RLMM) antolatzen duen urteko topaketan, eta Italiako Milango Milano-Bicocca Unibertsitatean egin da urriaren 15ean eta 16an. Aurton, BIG DATA eta trebetasun profesionaletako desorekak izan dira gai nagusiak.

Urriaren 15ean, osteguna, Europako Sarearen urteko topaketa egin zen eskualdeko lan-merkatuko behaketari buruz (EN RLMM), eta, bertan, Big Data eta lan-merkatuetarako politiken konplexutasuna izan zituzten hizpide: eskualdeko eta tokiko lan-merkatua behatzeko ikuspegi berriak, trebetasunetako desorekak murriztu nahian.

Urriaren 16an, ostirala, EN RLMMko Europako 5. eguna egin zen, eta lan-merkatuaren garapen jasangarria sustatu zen: Europako eskualde eta udalerrietako behatokien eta bitartekarien zeregina izan zen aztergai nagusia.

 

Programak osorik ikusteko: www.regionallabourmarketmonitoring.net

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×