Bizkaia Talent

Albisteak

Donostia eta Bilbo hiriak, Europako helmuga turistiko onenak, 2018an

  • Gipuzkoako hiriburuak TripExpert-en Europako helmuga onena 2018 saria jaso du; Bizkaikoa, berriz, Europako bigarren helmuga onena izendatu du, 2018an, European Best Destinations plataformak.

Euskal Herria ezin osasuntsuago dago turismoari dagokionez. Horren erakusgarri dira Euskal Estatistika Institutuak (Eustat) eta Estatistika Institutu Nazionalak (INE) bildutako datuak: 2017an, inoiz baino turista gehiago etorri ziren gure lurraldera; 3,6 milioi, zehazki, 2016an baino 150.000 gehiago. Bada, hiri biek primeran hasi dute urtea: Donostiak Experts’ Choice Awards 2018 saria jaso du, Europako helmuga turistiko onenarena, 2018an, eta Bilbok, berriz, European Best Destination 2018 saria, urte berean Europako bigarren helmuga turistiko onenarena.

Donostia, sariak bata bestearen atzetik

TripAdvisor-eko erabiltzaileek Kontxa hondartza Europako hondartzarik onena izendatu ostean, bigarren urtez jarraian, orain TripExpert-ek, zeinak helmuga turistikoen posizionamendua 85 nazioarteko bidaia-gida, aldizkari eta egunkariren baino gehiagoren arabera kalkulatzen duen, Europako helmuga turistiko onena 2018 saria eman dio Donostiari. Sariaren plataforma antolatzaileak nabarmendu ditu, besteak beste, hondartzen ingurumarietako eskaintza gastronomiko zabala eta hiriko ostatuak.

Bilbo ere esne-mamitan

European Best Destinations plataforman, 20 hautagai lehiatu dira Europako helmuga turistiko onena 2018 saria eskuratzeko; bada, Bilbok bigarren postua lortu du. Antolatzaileek “Guggenheim Museo ikusgarria” eta Euskalduna Jauregia nabarmendu dituzte, biak ere Bilboko egungo ikonoak, pixkanaka lekua berreskuratzen eta jendeari itzultzen ari zaion hirikoak, hain zuzen”. Horren adibide da surflarientzako munduko 10 hiri onenen artean egotea, Surfer mundu-mailako erreferentziazko webgunearen aburuz.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×