Bizkaia Talent

Albisteak

Donostiako Kontxako hondartza munduko onenen artean, TripAdvisorren arabera

  • Europako 4. onena da, eta munduko 16.a, online plataforma entzutetsuaren esanetan

Urtero bezala, TripAdvisor bidaia-atariak Travelers’ Choice Best of the Best sarien berri eman du. Webgune estatubatuarrak bidaiekin loturiko edukien aipamenak zabaltzen ditu, eta sari horiek bere aitorpenik nabarmenena dira: mundu osoko bidaiarien milioika kritika eta iritzi oinarri, “onenetan onena” islatzen dute, zerbitzua, kalitatea eta bezeroaren asebetetze-maila aintzat hartuta, izan hotelak eta ostatuak, izan jomugak, atrakzioak, jatetxeak eta esperientziak.

Hondartzen kategorian, Kontxak, Donostiako hondartza ikusgarria eta Euskal Herriko ikurretako bat bera, laugarren postua lortu du (hainbat ediziotan, onena izan da) kontinente zaharreko 25 hondartzarik onenak biltzen dituen rankingean, honelako iritziei esker: “Hondartza zoragarri honetan astebete emanda ere, beti topatuko duzu zer egin. Urre-koloreko hareazko arku ikusgarria da, eta, gainera, pasealeku ezin ederragoa dauka”.  Mundu-mailan, 25 onenen artean dago, zerrendako 16. postuan, zehazki.

Kontxak ez du aurkezpenik behar. Munduko badia ederrenetakotzat joa, 1,5 kilometroan zehar paseatu, bainua hartu eta kirol-mota oro egin daiteke. Bertako ikuspegiengatik eta hirigunearekiko gertutasunagatik nabarmentzen da.

Whitehaven Beach eta Isola dei Conigli, munduko eta Europako onenak

TripAdvisorren erabiltzaileen erabakiz, beren aipamenak kontuan hartuta, 2021eko munduko hondartzarik onena Australiako Whitsunday uharteko Whitehaven Beach xarmagarria da. Europako onena ere uharte batean dago, Sizilian: Isola dei Conigli.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×