Bizkaia Talent

Albisteak

Arrakastaz amaitu da Talentia Challenge Programaren bigarren edizioa

  • Ekitaldian, Bilboko Bilborocken, 80 lagun inguru bildu ziren.

Joan den uztailaren 10ean, Bilboko Bilborock aretoan, Talentia Challenge programaren bigarren edizioaren amaiera-ekitaldia egin zen, non 80 bat pertsona bildu ziren: programako parte-hartzaileak, enpresen ordezkariak eta Talentia sareko kideak.

Ekitaldiaren hasieran, talde-dinamika batean, programako parte-hartzaileek eta enpresen ordezkariek elkarrekin lanean jardun zuten proiektu bat taldean burutzeko gakoak zein diren topatzeko. Hala, mintzagai izan zituzten ahalegina kalkulatzea, lorpena partekatzea, eskuzabaltasuna eta ikasteko gogoa, besteak beste.

Dinamika hori bukatutakoan, programako 37 partaideek bost hilabetean garatu dituzten proiektuen aurkezpen laburra egin zuten. Lan horietan, Grupo Urbegi, Imar, Sener, Sisteplant eta Vidrala erakundeek aurretik planteatu zizkieten erronkei erantzuna eman diete.

Lurraldean goi-mailako prestakuntza duten gazteen sustapenaren aldeko apustua

Bizkaia Talentek goi-mailako prestakuntza duten gazteen aldeko apustu sendoa egiten jarraitzen du. Hala, Talentia Challenge programak bost hilabete irauten du, eta 35 ikaslek hartzen dute parte, guztiak ere aurretik Talentia zerbitzuko programetan izanak eta master-ikasleak, bai eta Euskadiko bost erakundek ere. Azkenekoek eurentzako erronka erreal eta estrategiko bat proposatzen diete ikasleei, 5-8 laguneko taldeetan irtenbide bat eman dezaten, Basadur azterketa-, berrikuntza- eta modelizazio-prozesuari jarraiki. Programak iraun bitartean, atzerrira bisitak ere egiten dituzte, Finlandiara edo Cambridgera, kasu, non ekosistema oso-oso berritzaileak dauden.

Lehen bi edizioetan, erakunde hauek hartu dute parte: Arteche, Bizkaiko Foru Aldundia, Grupo Urbegi, Idom, Imar, Lantegi Batuak, Parke Bizkaia, Sener, Sisteplant eta Vidrala.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×