Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadiko unibertsitate-sistema, Estatuko bigarrena, STEM arloetako gradudun-ehunekorik handienarekin

Mikel Arrazola
  • Gradudunek jasotzen dituzten soldata garbiei dagokienez ere, Estatuko bigarrena da.

EAEko eskualde-mailako unibertsitate-sistema STEM arloetan (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) tituludun-proportziorik handiena duen Estatuko bigarrena da, % 28,4, zehazki, “Espainiako unibertsitateak. Erkidego-mailako ikuspegia 2020” txostenaren arabera. CyD Fundazioak egina, CyD 2019 txostenean jasotako informaziorik garrantzitsuena eskaintzen du, lurraldeen arabera banakatuta: eskualdeen arabera, batetik, eta eskualde bakoitzeko unibertsitateen arabera, bestetik. Asturias baino ez du aurretik ( % 30,4), eta Aragoik, Kataluniak eta Kantabriak ( % 24-25) jarraitzen diote.

Euskadik, halaber, emaitza positiboak lortu ditu bertako matrikulatuen jardun akademikoan y gradudunei dagokienez. Izan ere, ikasketak lehen urtean uzten dituzten ikasleen tasarik txikiena du (% 14 eskas, ehunekotan Espainiako datua baino zortzi puntu txikiagoa). Era berean, egokitasun- eta graduatze-tasarik handiena duen Estatuko bigarren eskualdea da (titulua ezarritako denboran ―lau ikasturte, edo bat gehiago, gehienez― eskuratzen duten gradudunen ehunekoa % 44koa da, lehenengo kasuan, eta % 59koa, bigarrenean; Espainiako tasa, berriz, % 36koa eta % 50ekoa da).

Soldata onak eta langabezia-tasa txikia
Kontuan hartuta lan-munduan txertatzearekin loturiko informazio berriena, EINk Unibertsitate Tituludunak Lan-munduan Txeratzeari buruzko Inkestan bildua, non 2013-2014 epealdian gradu-tituluak eskuratu zituztenen 2019ko egoerari erreparatu dion, EAEko unibertsitateetako tituludunena nahiko ona da, besteak beste hileko diru-sarrera garbi handienak jasotzen dituztelako, Nafarroakoen atzetik. Izan ere, % 30ek baino gehiagok gutxienez 2.000 euroko hileko soldata garbia jasotzen dute, eta beste % 32k 1.500 eta 1.999 euro bitarteko diru-sarrerak dituzte.

EAEko 25-64 urte bitarteko biztanleentzako lan-merkatuari dagokionez, goi-mailako tituludunen proportzioa Estatuko handiena da. Orobat, 2019an, lurraldeko 25 eta 64 urte bitarteko goi-mailako gradudunek izan zuten, estatu-mailan, bigarren enplegu-tasarik handiena eta langabezia-tasarik txikiena ( % 4,5).

Deustu eta Mondragon, Estatuko unibertsitaterik onenen artean
CyD Fundazioak Herrialdeko unibertsitaterik onenen rankinga ere plazaratu du. Deustu eta Mondragon Unibertsitatea Estatuko unibertsitaterik onenen artean daude, 86 ikastetxe (48 publiko eta 29 pribatu) aztertu dituen sailkapenaren arabera.

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa eta Nafarroakoa daude zerrendako lehen hiru postuetan, eta Euskadiko bi hauek ere nabarmentzen dira: Deustuko Unibertsitatea (10. postua) eta Mondragon Unibertsitatea (13.a).

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×