Bizkaia Talent

Albisteak

Alstom bere Bizkaiko industri instalazioak eraikitzen hasi da

Alstom enpresa bere lantegi berria eraikitzen hasi da Bilbon eta lantegi horrek Bizkaiko Trapagaranen dituen instalazioak ordezkatuko ditu. 2013ko uztailean Alstomek ABBri saldu zizkion bere meatzaritzako jarduerak  eta nola salmenta akordioan hitzartu zen Trapagaraneko lantegia ere lagako ziola, bere lantegirako kokaleku berri bat bilatu behar izan zuen. Lantegi berria 2015eko amaiera aldera inauguratuko da, 12 milioi euroko inbertsioa egin ondoren.

Alstom-en Bizkaiko lantegi berria, lantegi zaharra bezala, Ortuellan egongo da, Nerbioi ibaiaren ezkerraldean. 10.000m2-ko lur-sail batean eraikiko da eta 6.300m2-ko azalera eraikia izango du, zeinetatik 5.000 m2 industria jardueratarako erabiliko baitira eta 1.300 m2 berriz bulegoetarako eta ingeniaritzarako.

Energia berriztagarrietan espezializatutako zentroa

Alstomen Bilboko lantegia izango da enpresa horrek energia hidroelektrikoari eskainirik dituen bederatzietatik bat, eta Taldearen erreferentziazko zentroa izango da sorgailu txiki-ertainak (50 mw-rainokoak) ekoizteko. Sorgailu dieselak  ere ekoizten ditu mundu guztiko proiektuetarako.

Ekoizpenaren %80 esportaziora doa, gehienbat Latinoamerika, Asia eta Europara. 2013ra arte Bilbotik 2.400 MVA sorgailu  hornitu dira munduko 22 herrialdetako instalazio hidroelektrikoetarako, bereziki Turkian (585 MVA), Italian (536 MVA), Norvegian (296 MVA), Albanian (143 MVA) eta Suitzan  (102 MVA).

Gainera, Bilboko Alstom Hydro ingeniaritza zentroa lanean ari da itsas energia berriztagarri berriak  garatzeko, Alstom mundu osoan  egiten ari den I+G-ko programen barruan.

Bere lanaren zati handi bat  lankidetzan egiten du Alstomek Bartzelonako Cornellá hirian daukan zentroarekin, non energia hidroelektrikoko sorgailu sistemak osatzeko turbina hidroelektrikoak diseinatzen baitira.

Alstom, mundu mailako liderra energia hidroelektrikoan

Ehundik gora urteko esperientzia duelarik, Alstom da energia hidroelektrikoko zentraletarako ekipoen munduko ekoizle handiena. Mundu osoko zentral hidroelektriko guztietatik,  lautik bat  Alstomen teknologiaz ekipaturik dago.

Espainian Alstomen historia 1906an hasi zen, Iberdrolaren Zumarrestako urtegia martxan jarri zenean. Geroztik, Alstomek 300 turbina hidroelektriko eta 2.000 sorgailu ezarri ditu Espainian, hau da, 7 gigawatioko potentzia sortzeko bezainbat  eta Espainiak sor dezakeen energia hidroelektriko guztiaren  %40.

Alstom-i buruz

 

Alstom talde industrial eta teknologiko handi bat da, mundu mailako liderra  argindarra sortu eta garraiatzen  eta trenbide garraioko azpiegiturak egiten, eta erreferente bat ingurumena errespetatzen duten teknologia berritzaileen arloan. Alstom-ek munduko tren azkarrenak egiten ditu eta edukiera handiena duen metro automatikoa. Zentral elektrikoetarako konponbide integratuak ere hornitzen ditu giltza eskura, bai eta  zerbitzu anitz energia iturri mota askotarako, nola baitira hidraulikoa, nuklearra, gasarena, ikatzarena eta haizearena. Konponbide sorta zabal bat dauka argindarra garraiatzeko, arreta berezia jartzen duelarik sare adimendutsuetan. Taldeak 93.000 langile ditu 100 herrialdetan eta 2013/2014 epean  20.000 milioi euroko salmentak egin zituen.

Espainian Alstom-ek 3.500etik gora  langile enplegatzen ditu 27 lantokitan. Alstomek lau lantegi ditu Espainian, Estatuko merkatua nahiz nazioartekoa hornitzen dutenak. Horrez gain, haize-energiaren arloko mundu mailako erreferentziazko I+G zentroa dauka eta halaber teknologia garapenerako beste 8 zentro bere produktu eta zerbitzu eskaintza osoari erantzuteko.

 

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×