Bizkaia Talent

Albisteak

Talentia Challenge programako parte-hartzaileak Berlinen, inspirazio bila

  • Talentu gazteek esku artean dituzten erronkei irtenbideak topatzen laguntzeko ekimenak ezagutu dituzte Alemaniako hiriburuan

Martxoko azkeneko astean, Talentia Challengeko hainbat partaidek programaren hirugarren edizio honetarako antolatu diren bi egonaldietako lehenengoa egin zuten, joan den otsailetik Bizkaiko zenbait erakunderen bost erronketarako irtenbideak eratzen lagunduko dieten ideiak bilatzeko.

Taldeek, bi team coachekin batera, Berlingo coworking liderretan lan egiteko aukera izan zuten, non beren erronken berri eman zieten hango eragileei eta, sormen-tailerretan, ezagutzak, ideiak eta inspirazioa partekatu zituzten haiekin.

Era berean, gizarte-ekimenen hazkundearen eta energia digitalaren arloetako hainbat erakundetan izan ziren, bai eta ikerketa-zentroetan ere, puntako ikertzaileekin harremanetan jarrita.

Berlinen bizi diren euskal profesionalak ezagutzen
Egonaldiaren baitako beste jarduera garrantzitsu bat izan zen lan-ibilbidea Berlinen garatzen ari diren zenbait euskal profesional ezagutzea, guztiak Be Basque Talent Network sareko kideak, alegia, Euskadirekin loturiko munduko talentu-sarerik handienekoak, zeina goi-mailako prestakuntza duten 11.000 profesionalek baino gehiagok osatuta dagoen. Haiekin solasean, norbere esperientzien eta kezken berri eman zioten elkarri.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×