Bizkaia Talent

Albisteak

Talentia Challenge programako parte-hartzaileek beren diplomak jaso dituzte

  • Programaren bigarren eta hirugarren edizioetako 70 talentu gazteri enpresetarako erronkei aurre egiteko egindako ahalegina aitortu zaie

Azaroaren 12an, arratsaldean, Mondragon Unibertsitateko Bilbao Berrikuntza Faktorian, Talentia Challenge programako diplomak banatu ziren. Hala, bigarren (2018) eta hirugarren (2019) edizioetako parte-hartzaileek Bizkaiko 10 erakundek ─Apnabi, Faes Farma, Grupo Urbegi, Imar, ITP Aero, Seber Altube Ikastola, Sener, Sisteplant, Tecuni eta Vidrala─ proposatu zizkieten erronkei aurre egin dietela egiaztatzeko ziurtagiria jaso zuten.

Ekitaldian, mahai-inguru batean, edizio bietako hainbat partaidek kontatu zieten gainerako bertaratuei nola bizi izan dituzten lan egin duten erakundeetan programa honetako prozesuak irauten duen bost hilabeteak.

Laugarren edizioa, abian
Lehenengo hiru edizioetan 100 gazte eta 15 erakunde baino gehiago bildu ondoren, Bizkaia Talentek talentu gaztea sustatzen jarraitu nahi du, eta, horretarako, programaren laugarren edizioa antolatzen ari da. Erakunde eta ikasle ugarik bertan parte hartzeko interesa agertu dute, eta datorren abenduan emango da, aurkezpen-ekitaldian, xehetasun gehiagoren berri.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×