Bizkaia Talent

Albisteak

Talentia Challenge programako partaideak Finlandian izan ziren, inspirazio bila

  • Programako 17 parte-hartzaile Turku hirian izan ziren, bi teamcoachekin batera, enpresek planteaturiko erronkei aurre egiteko beste eredu batzuk ezagutzen eta ideia berriak jorratzen.

Apirilean, Talentia Challenge programako partaideak Turku hiriko (Finlandia) TUAS unibertsitateko ─erreferentea hirian eta herrialdean─ ikasleekin lan egiteko aukera izan zuten; lehenengo Bilbon eta gero Turkun bertan, lau egunez. Era berean, Europako iparraldeko herrialdeko enpresak bisitatu ahal izan zituzten, partaideek esku artean dituzten erronkei aurre egiteko ideia lagungarriak bilatzeko.

Finlandiarako bidaiaren helburu nagusiak ideia berriak lantzea eta antzeko beste ekimen batzuk ezagutzea ziren, horrela etengabeko prestakuntza jasotzen jarraitzeko, talde bakoitzak bere proiektuak tokiko eragileekin partekatu baitzituen. Hala, erronketan funtsezko faktoreak zein diren ezagutu zuten, balio erantsia eragiten duten zerbitzuak aztertu zituzten, bai eta tokiko ekosistema eta bere bilakaera ulertu ere.

Finlandian lanean jardun zuten lau egunetan, taldeek bertatik bertara ezagutu zituzten Turkuko Parke Zientifikoaren funtzionamendua, ekintzailetzaren haztegi den SparkUp eta Werstas enpresa-inkubagailua. Nabarmendu beharra dago, zuzeneko harremana izan zutela unibertsitate anfitrioiko puntako irakasle eta ikertzaileekin, bai eta negozio-arloko ikasleekin ere; guztiek ere laguntza handia eman zieten taldeei lan-metodo berriak aztertzeko eta ideia berriak jorratzeko orduan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×