Bizkaia Talent

Albisteak

TALENTIA CHALLENGEREN ALBISTEA – Programaren hasiera

Talentia Challengeren bigarren edizioa hasi da, eta 5 hileko lanaren abiapuntua izango da. Bertan, Talentia Saretik hautatutako 36 parte-hartzaileek taldeka lan egingo dute, edizio honetan esku hartzen duten bost enpresen erronkei irtenbidea emateko asmoz: IMAR, Sener, Sisteplant, Urbegi Taldea eta Vidrala.

Parte-hartzaileak hautatu ostean sortu diren diziplina anitzeko lan-taldeetako kideak zenbait adar akademikotako ikasleak direnez, erronka berari buruzko zenbait ikuspegi eskainiko dizkiete enpresei.

Gainera, nabarmendu ere egin beharra dago enpresek eta parte-hartzaileek ez ezik, prozesu osoan taldeei lagunduko dieten team coachek ere osatzen dutela Talentia Challenge, baita zenbait arlotako adituak diren aholkulariek ere. Hartara, taldeek euren esperientziaren zein jakintzaren arabera parte hartuko dute prozesuan, baina, aldi berean, honako gai hauen inguruko etengabeko prestakuntza ere bermatuko zaie bost hilabete horietan: negozio-ereduak sortzea, ideiak aukeratzeko metodoak ezartzea edo proiektua jendaurrean aurkezten ikastea.

Horrez gain, taldeek bina bidaia ere egingo dituzte: lehenengoa, Finlandiako Turkura; eta bigarrena, Erresuma Batuko Cambridgera. Bertan, hain zuzen ere, tokiko eragileekin partekatuko dute proiektua, ideia berriak sortzeko eta antzeko proiektuen beste adibide batzuk ezagutzeko.

Azkenik, Talentia Challenge Bizkaia Talenten lidergopeko proiektua dela azpimarratu beharra dago. Gainera, La Caixako Gizarte Ekintzaren lankidetza ere badu, gazteen artean ekintzailetzarako zein elkarlanerako espiritua sustatzeko asmoz.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×