Bizkaia Talent

Albisteak

Talentia Skills eta Be Basque Ambassadors programetako unibertsitate-ikasleek diplomak jaso dituzte

  • Unibertsitate-ikasle gazteek programa biak burutu dituztela egiaztatzeko ziurtagiria jaso dute.

Ikasturtearen amaierarekin batera, Bizkaia Talentek diplomak banatu zizkien 2022-2023 ikasturtean Talentia Zerbitzuko Talentia Skills – profesionaltasunerako gaitasunak eta Be Basque Ambassadors programak burutu dituzten unibertsitate-ikasleei.

Ekitaldian parte hartu zutenen artean, Ainara Basurko (Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapenerako diputatua), Fernando Tapia (EHU-Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren errektoreordea) anfitrioi-lanetan, diploma-banaketa EHUko Ingeniaritza Eskolan egin baitzen, Jesus Riaño (Deustu Alumni-ren zuzendaria Deustuko Unibertsitatean), Nekane Errasti (Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Ingeniaritza koordinatzailea), Idoia Postigo (Bilbao Metropoli-30 elkartearen zuzendaria), Carlos Alzaga (Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoa), Ramón Vitorica (Kimika eta Ingeniari Kimikoen Elkargoa) eta Iñaki Ruiz (Ekonomisten Elkargoa).

Foru-diputatuak nabarmendu zuen Talentia Skills eta Be Basque Ambassadors Bizkaiko Foru Aldundiak talentuaren garapenarekin eta gure gazteen prestakuntzarekin duen konpromisoaren isla direla, eta honako hau erantsi zuen: “Gaur, gure ikasleen lorpena ez ezik, programa hauen arrakasta eta Bizkairako etorkizun bikainaren promesa ere ospatzen ari gara”. Era berean, programa biek ikasleak lan-merkatura hurbiltzen dituztela eta beren etorkizuneko ibilbide profesionalari buruz hausnartzera bultzatzen dituztela balioetsi zuen.

Bilbao Metropoli-30 elkartearen zuzendariak zorionak eman zizkien Talentia Skillseko parte-hartzaileei programan egindako ibilbideagatik, eta Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaile Ivan Jimenezek, ekitaldiari amaiera emateko, Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen bikaintasun-bekei buruzko informazioa eman eta Career Development Centre tresna digitala aurkeztu zuen, Bizkaia Talentek lan-ibilbidea garatzeko aholkularitza pertsonalizatua emateko baliatzen duena.

IKUS ARGAZKI GALERIA OSOA

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×