Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaiko unibertsitate-ikasleek jendartean modu positiboan eragiteko lurraldeko ekimenak ezagutu dituzte

  • Talentia Skills programako ikasleek Bizkaiko lurraldean garatzen diren proiektuak sakonki ezagutzeko parada izan dute.

Profesionaltasunerako gaitasunen Talentia Skills programaren barruan, gizarte-ekintzako zikloaren helburua da graduko bigarren eta hirugarren mailako ikasleei gure ekosistemako gizarte-eragin positiboko ekimenak ezagutaraztea.

Aurten, zikloaren ardatza Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) izan dira, zehazki naturarekin eta gure ingurunearen zaintzarekin lotuta daudenak. Horretarako, abenduaren 12ko astean, Bizkaia Talentek hiru jarduera antolatu zituen naturarekin konektatzeko, inguratzen gaituen inguruneaz jabetzeko, eta ingurumenaren zaintzaz eta horretarako ekin beharraz kontzientziatzeko.

Lehen jarduera Klimaren Murala izan zen, klima-aldaketaz modu ludikoan sentsibilizatzeko tailer zientifiko, kolaboratibo eta sortzailea. Jolas-formatuan antolatua, klimaren funtzionamendua denbora gutxian ezagutzea ahalbidetzen du, bai eta haren desoreka zerk sortzen duen eta zein ondorio dituen ere. Bizkaia Talenteko taldeak dinamizatu zuen.

Bigarren jarduera, “Konektatu mendiarekin” izenekoa, zientzia, kultura eta ingurumenaren dibulgaziorako Nakusarbe elkarteak dinamizatu zuen. Jarduera Artxandan egin zen, non ingurune naturalarekin eta, zehazki, mendiarekin konektatzeko hainbat dinamika garatu ziren.

Azken jarduera, “Gure Etorkizuna Landatzen”, Global Shapers Bilbao-k antolatu zuen, alegia, Munduko Ekonomia Foroak gizartean eragiteko proiektuak mundu-mailako ikuspegiarekin, baina toki-mailan ekinez bideratzeko sustatzen duen gazte-elkarteak. Bada, haren eskutik, ikasleek Otxarkoagako Hiri Baratzeak bisitatu zituzten, haien funtzionamendua iraunkortasunari kolektiboki laguntzea eta bai ekologia-kontzientziazioko bai ingurumen-hezkuntzako prozesuak sortzea ahalbidetzen duten gizarte-estrategien ikaskuntza bultzatzeko tresna gisa ulertzeko.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×