Bizkaia Talent

Albisteak

Talentia Week: Bizkaiko 20 erakundek lurraldeko potentzial handieneko talentuarekin egin dute harremana

Artxiboko irudia
  • Ikasle eta graduatu berrien artean, 150 pertsonak baino gehiagok ezagutu ahal izan ditu punta-puntako enpresa hauen aukerak eta proiektuak, lan-munduan hasi baino lehen.

Unibertsitateko ikasturtearen amaierarekin bat, Bizkaia Talentek ere amaitu egin du Talentia Skills; ikasleen zeharkako gaitasunak garatzea helburu duen bikaintasun-programari amaiera eman dio, azken hilabeteotako jarduera osatuta: Talentia Week.

Jarduera berri horrek Bizkaiko 20 erakundetako ordezkariak potentzial handieneko euskal unibertsitateetako laugarren mailako ikasleekin bildu ditu lau egunez jarraian, programaren helburu nagusietakoa betetzeko: talentu gazteak modu proaktiboan hurbiltzea Bizkaiko eta EAEko enpresa eta erreferentziazko sektoreetara. Programako parte-hartzaile ohiek ere, egun profesional juniorrak eta Talentia sareko kide aktiboak direnak, hartu dute parte.

Online dinamika horrek elkargune bat sortu du, eta hala enpresek nola ikasleek onura atera dute. Izan ere, batetik, erakundeek epe ertain edo luzean kontratatzeko hautagai potentzialak hautemateko balio izan du, bai eta horiek lehen lanbideari eta garapen profesionalari buruz dituzten itxaropenak zein diren ezagutzeko ere. Bestetik, talentu gazteek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte enpresek eskaintzen dituzten proiektuak, langileen laneko ongizate-politikak, lan-eredua edo aukera profesionalak.

Hauek izan dira parte hartu duten erakundeak, ezaugarri eta lan-alor ezberdinetakoak: Accenture, All Iron Ventures, Apnabi, Arteche, Barbara IoT, Cikautxo, Egoin, Euskaltel, Everis, Fineco Banca Privada Kutxabank, Grabit, Histocell, Innitius, Kurago, Maier, Orbea, Ormazabal, Pierburg, Sener eta Tecuni.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×