Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek eta Bilbao BBK Talent Programak nazioarteko zientzialarientzako ekitaldi soziala antolatu zuten

Urtea amaitzeko zenbait aste falta direnean, abenduaren 12an, ostirala, bizkaia:talent-ek eta Bilbao BBK Talent Programak ekitaldi soziala antolatu zuten, Gabonak edo Urte Berria direla eta nazioarteko zientzialariak elkartzeko asmoz. Elkargunea Bilboko Sarrikoko BBK TALENT-eko OCULO atsegin bezain abangoardista izan zen.

Ekitaldia arratsaldeko seietan hasi zen, eta honako herrialde hauetako berrogeita hamar inguru ikertzaile eta zientzialari bertaratu ziren: Italia, Polonia, Japonia, Serbia, Egipto, Mexiko, Alemania, Iran, India eta Austria, besteak beste. Gaur egun, guzti-guztiek Euskadiko enpresa eta erakundeetan lan egiten dute; Ikerbasquen edo BC3n, esaterako.

Topaketa horretan zenbait jatorri eta kulturatako pertsonak elkartzea zen helburua, norberaren pasadizoak zein lan-esperientziak partekatzeko eta 2015. urte zoragarria opatzeko. Ikertzaile asko euren familiarekin etorri ziren ekitaldira, eta une apartaz gozatu zuten egun horretarako prestatutako euren herrialdeetako Gabonetako ohiko platerei esker. Hori dela eta, truke kulturala arratsalde osoko protagonistetakoa izan zen.

Ekitaldia gaueko bederatzi eta erdiak aldera amaitu zen, Urte Berriaren alde topa egin eta bertaratutakoen gustukoak izan ziren opariak nahiz sariak zozketatu ondoren. Batez ere, txikienek gozatu zuten, horretarako atondutako gunean jolastu ahal izan zirelako etengabe.

Inolako zalantzarik gabe, oso ekitaldi familiar eta hunkigarria izan zen, eta, bertan, bere lanagatik nekez elkartu daitekeen jendea bildu zen. Era berean, truke kultural eta intelektuala ere hartu behar dugu kontuan, topaketari are balio handiagoa eman ziolako.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×