Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talentek, I.M. Altuna Fundazioak eta Arteche Taldeak bultzatzen duten Talent PRO Bizkaia programaren laugarren edizioa martxan jarri da

Bizkaia:talentek, I.M. Altuna Fundazioarekin (azterlan aurreratuen sustapenerako Ignacio Manuel Altuna Fundazioa), eta Arteche Taldearekin lankidetzan, Talent Pro Bizkaia programaren bultzatzaileak dira eta aurten da programa horren laugarren urtea.

Ekimenaren helburua da atzerriko unibertsitateetan egindako egonaldietan ikasi eta bizi izandakotik sortutako eta Bizkaian aplika daitezkeen talentua eta ideia berritzaileak saritzea. Azken batean, gure lurralde historikoaren etorkizuneko garapena hobetzeko balioko duten proposamenak eta ekimenak deskubritzera eta ekartzera bideratutako proiektua da.

Talent Pro Bizkaia 2015 aurtengo ikasturtean nazioarteko elkartrukeko unibertsitate-programa (Erasmus, adibidez) garatzen duten Bizkaiko unibertsitario guztiei zuzenduta dago.

Parte-hartzaileak

  • Talent Pro Bizkaia 2015 Programan parte hartu ahal izango dute, Bizkaiko unibertsitarioak izanda, nazioarteko unibertsitate-trukeko araututako programaren batean daudenek.
  • Bizkaiak epe ertainean eta luzean aurre egin beharko dien erronka estrategikoei hobeto erantzuteko balio erantsia duten esperientziak, ideiak eta proiektuak ekartzeko gonbidapena egingo zaie ikasleei, atzerriko haien egonaldietako behaketari esker eskuratutakoak.

Parte hartzeko oinarriak

  • Talent Pro Bizkaia programan parte hartzea, gure Lurraldearen eta haren erakundeek euren behar eta erronka estrategikoei hobeto erantzuteko inspirazio-iturri gisa nazioarteko unibertsitate-trukeko araututako programaren testuinguruan (Erasmus edo antzerakoak) eskuratutako ideia, informazio eta esperientzien ekarpena egitea da.
  • Talent Pro Bizkaia programan parte hartzeko, lehenik eta behin www.talentprobizkaia.eu webgunean izena eman behar da, hainbat datu pertsonal eta posta elektronikoko helbide bat emanda.
  • Izena ematen duten ikasleek “Bizkaia Hobetzeko” inkesta bete beharko dute www.eukide.eu webgunean, parte-hartzaile bakoitzari izen-ematean erabilitako posta elektronikora bidaliko zaizkion erabiltzaile-izena eta sartzeko gako pertsonala erabilita.
  • Inkesta hori behar bezala betetzen dutenek www.altuning.org/bizkaia atarian sartzeko baimena jasoko dute; atari horretan, “Ekarpen berria” izeneko atalaren bitartez, parte-hartzaile bakoitzak egoki deritzon ekarpen guztiak egin ahal izango ditu. Ekarpen guzti horiek automatikoki sartuko dira “Ekarpenak” atalean; atal hori testu osoko datu-base bat da eta programan parte hartzen duten ikasle guztiek, bizkaia:talent-eko arduradunek, Arteche taldeko arduradunek eta Altuna Fundazioaren Patronatuko kideek kontsultatu ahal izango dute.

Programaren epeak eta datak:

Lanak aurkezteko azken eguna (inkesta beteta eta ekarpenak): 2015/06/30

Aukeratutako parte-hartzaileek epaimahaiarekin egin beharreko elkarrizketa pertsonaletarako aldia: 2015ko uztailaren 1etik 30era.

Sari-banaketarako aurreikusitako data: 2015/09/13

Ebaluaziorako irizpideak eta sariak

  • Altuna Fundazioaren Patronatuak, bizkaia:talent-ek eta Arteche-k izendatutako epaimahai batek ikasle bakoitzak egindako ekarpenak ebaluatuko ditu eta ekarpen onenak sarituko ditu, bereziki, ondorengo irizpideak kontuan hartuta:
    • Lanen orijinaltasuna: landutako gaiak eta proposamenak berriak izatea.
    • Proiektuaren elaborazio-maila eta bideragarritasuna.
    • Ekarpenen kalitatea, ematen den informazioaren izaera osoa eta argitasuna.
    • Bizkaiaren erronka eta beharrei erantzuteko proiektuen zehaztasuna.
  • Izena ematen duten ikasleek “Bizkaia Hobetzeko” inkesta bete beharko dute www.eukide.eu webgunean, parte-hartzaile bakoitzari izen-ematean erabilitako posta elektronikora bidaliko zaizkion erabiltzaile-izena eta sartzeko gako pertsonala erabilita.
  • Epaimahaiak ekarpenei buruzko elkarrizketa bat egiteko deitu ahal izango ditu parte-hartzaileak.

Izena ematen duten ikasleek “Bizkaia Hobetzeko” inkesta bete beharko dute www.eukide.eu webgunean, parte-hartzaile bakoitzari izen-ematean erabilitako posta elektronikora bidaliko zaizkion erabiltzaile-izena eta sartzeko gako pertsonala erabilita.

Epaimahaiak ondoen baloratutako ekarpenak saritzeko, 12.000 euro egongo dira, Arteche taldearen babesari esker. Sei ekarpen onenen egileak bina mila eurorekin saritzea aurreikusten da; epaimahaiak eskubidea izango du sari bat edo gehiago bitan banatzeko, puntuazioak parekatuak baldin badira. Halaber, epaimahaiak uste badu ekarpenek ez daukatela exijitzekoa den gutxieneko kalitate-maila, egoki deritzon sari kopurua hutsik geratzea erabaki dezake.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×