Bizkaia Talent

Albisteak

bizkaia:talent-ek unibertsitarioen garapen profesionala bultzatu du Mondragon Unibertsitatearen y Telefónicaren laguntzaz, Talentum Startups programaren bidez

Ekintzailetza sustatzeko Talentum Startups programaren esparruan Euskadin bertan hautatutako zortzi proiektuek euren garapenaren lehen fasea osatu dute, bizkaia:talent-ek Mondragon Unibertsitatearen eta Telefónicaren laguntzaz bultzatutako programa honetan finantzazioaren zein prestakuntzaren arloan aurreikusitako laguntza jaso ondoren. Programak ikasketa teknologikoak egiten ari diren gazte unibertsitarioen ideiak sustatzea dauka helburu. Era berean, programan parte hartzen duten gazte unibertsitarioek modu profesionalean garatzeko aukera dute berrikuntza teknologiko handiko inguruneetan, eta euren etorkizun profesionalari oso ikuspegi desberdinetik ekiteko aukera ere bai. Aldi berean, Talentum Startups programak ekosistema sustatzailea bultzatzen du bete-betean, programako startupetako alderdi teknologikoa erabat indartzen direlako gaur egun oso balioetsita dauden baliabide teknologikoen bitartez.

Zortzi ekimen horien garapena gaur bertan aurkeztu da Bilbon, bizkaia:talent-eko Ivan Jimenez zuzendari gerentearen eta Telefónicako zein Mondragon Unibertsitateko ordezkarien partaidetza izan duen ekitaldian.

TALENTUM BBF (6)

Hautaketa-prozesu zorrotza egin ondoren Euskadin hautatutako zortzi programek 6.500 euroko goi-prestakuntzako beka bana jaso dute, bekadunarentzako zuzkidurak eta ekipoen, tutoreen zein zaintzaileen finantziazioa kontuan hartuta. Halaber, ekimenek Telefónicako zaintzaile teknologiko bana ere izan dute, gehienetan zenbait arlotarako aplikazio digitalak garatzen dituzten proiektuak abian jartzeko.

Euskal gazteek garatzen dituzten zortzi ideien artean, Smart & Safe izenekoa dago, eta laneko segurtasunaren arloan garatzen duen sistemak antzeman egiten du ingurune arriskutsuetan lan egiten duten langileek ekipo egokia daramaten ala ez. Meet 2 Run bultzatutako beste proiektuetakoa da, eta jogginga egiten dutenentzako sare soziala proposatzen du. Best Look proiektuak, ordea, metereologiaren, agendaren eta gustuen arabera zer jantzi erabakitzen laguntzen dio erabiltzaileari.

Rank Eating hautatutako beste proiektu bat da, eta jatetxeak gomendatzeko sistema da. Horretarako, hurbiltasuna eta erabiltzaileen iruzkinak hartzen ditu kontuan. Pothole Avoider proiektuak, ostera, gidariari jakinarazten dio nolako gorabeherak dauden errepidean (zuloak edo sestra-aldaketak), eta ibilbide onena proposatzen dio.

Bestetik, BLE Gateway ekimenak 4G mobiletako teknologiaren eraginkortasun energetikoa bultzatzen du. VIP Dreaming proiektuak, ordea, hil aurretik egin daitezkeen gauzen zerrendarekin du zerikusia, eta crowfundingerako sistema ere eskaintzen du. Azkenik, Academia Hacker proiektuak hackingari eta segurtasunari buruzko ikaskuntza-plataforma proposatzen du.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×