Bizkaia Talent

Zera eskaintzen dizugu

Harrera zerbitzua

Be Basque Dual Career Centre

BE BASQUE DUAL CAREER CENTRE

Europako ikerketen arabera, goi-mailako profesionalak gero eta gehiago mugitzen dira Dual Career bikote gisa. Mugikortasun geografiko horrek eragina du haien bizitza pertsonal eta profesionalean. Kalifikazio handiko profesionalak erakarri nahi izanez gero, eragileek horri heldu behar diote.

Erakunde horien erakargarritasuna ez dute proiektu bikainek soilik definitzen, baizik eta integrazio soziokulturaleko faktore gehigarriek eta, batez ere, bikoteko bi kideek elkarrekin bizitza-proiektu bat garatzeko ikuspegi profesionalek. Horrek eragina izango du gure herriak ahalik eta gehien susta dezan ezagutzan, berrikuntzan eta sormenean oinarritutako ekonomia.

Bizkaia Talent hutsune horren jakitun da. Hori dela eta, Be Basque Dual Career Centre dauka, honako helburu hauek dituena:

  • Harrera zerbitzuko erabiltzaileen bikoteak banan-banan aztertu eta orientatzea, lan-integrazioaren eta integrazio soziokulturalaren inguruan, baita kontratazioari, ekintzailetzari eta boluntariotzari dagokienez.
  • Sistemako eta gure sareko eragileekin bitartekari lanak egitea.
  • Finantzaketari eta dirulaguntzei buruzko informazioa ematea.
  • Jarduerei eta ekitaldiei buruzko informazioa ematea.
  • Erakundeei laguntzea, beharrezko talentua erakartzeko eta atxikitzeko negoziazio-tresna gisa.
  • Gure datu-basea eguneratzea, euskal erakundeak laguntzeko profil espezifikoen bilaketan.

Horrelako estrategia bat gauzatzeko, ezinbestekoa da ekosistemako eragileen laguntza. Hori dela eta, hainbat eragileren sare gero eta handiago batek gure herrialdean laneratzeko eta gizarteratzeko goi-mailako prestakuntza duten akademiko eta profesionalen bikoteak bideratzen ditu.

Sareko kideak

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×