Bizkaia Talent

Albisteak

Techstars Startup Week Bilbao Biscay Bilbon egingo da, martxoaren 4tik 8ra

  • Bost egunez, Bizkaiko hiriburua ekintzaileen eta startup-en etxea izango da

Datorren martxoaren 4tik aurrera, Bilboko Moyua plaza Bizkaiko berrikuntza-komunitatearen epizentroa izango da. Izan ere, bertan egingo da, bost egunez, Techstars Startup Week Bilbao Biscay, nazioarteko ekosistema ekintzaileko ekitaldi esanguratsu eta inspiratzaileenetakoa, zeina Los Angeles, New York, Sydney, Taipei, Bangkok, Mexiko Hiria eta Dublin hiriek, besteak beste, urtero egiten duten.

Techstars mundu-mailako startupen bizkortzaile handienetakoa da, egoitza Coloradon (AEB) du, munduko 150 herrialdetan dago, eta dagoeneko 300.000 ekintzaile baino gehiago sustatu ditu.

Martxoaren 4tik 8ra, beraz, 25 ekitalditik gora (aurkezpenak, konferentziak, mahai-inguruak…) egingo dira parte-hartzaileek tokiko komunitate osoa ezagutzeko, ikasteko eta ekintzaile, enpresa eta inbertitzaileekin harremanetan sartzeko. Horrez gain, tokiko, estatuko eta nazioarteko zenbait adituk beren esperientzien berri eman eta tokiko komunitatea inspiratuko dute.

Informazioa eta izen-ematea: bilbaobiscay.startupweek.co

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×