Bizkaia Talent

Albisteak

Hirugarren eta azken TALENTIA SAREAREN Topaketa

Urtarrilaren 21ean, asteazkena, 19:00etan, Bilbao Berrikuntza Faktoryn (BBF) egingo da bizkaia:talent-ek sustatutako Talentia Sarearen hirugarren eta azken topaketa.

Talentia Sarea 2013. urtean sortu zen Talentia eta Talent Pro Bizkaia programetako parte-hartzaileen arteko lotune moduan. Era berean, ekimenak parte-hartzaile guztiak inplikatu nahi zituen Bizkaiko eta, horren ondorioz, Euskadiko gizartearen garapen sozial, ekonomiko, kultural eta orokorrean. Hau da, Talentia nahiz Talent Pro Bizkaia programetako parte-hartzaileek etorkizuneko Bizkaia aldatzeko ideiak eskaini ditzakete plataforma horretan.

Orain arte, bi topaketa egin dira, guztira 68 lagunek parte hartu dute bertan eta taldeetan lan egin dute honako gai hauek kontuan hartuta:

1. gaia:

–          Talentuen mugikortasuna.

2. gaia:

–          Natura, ingurunea eta jasangarritasuna.

3. gaia:

–          Smart citiak.

4. gaia:

–          Hezkuntza eta balioak.

Hirugarren topaketa honetan, zazpi taldetan banatutako Talentia Sareko parte-hartzaileek labur-labur azalduko dituzte azken hileotan honako hauexen laguntzaz landu dituzten proposamenak: Asier Alea, Alfonso Martínez Cearra zein Paco Garmendia coachak eta bizkaia:talent-eko Ivan Jimenez zuzendari gerentea.

Proposamenak arlo horietako adituek balioetsi, ebaluatu eta saritu egingo dituzte Talentia Sarearen irizpideak kontuan hartuta. Proposamen bikainenak 3.000 euroko saria jasoko du aitorpen moduan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×