Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek B-Venture ekimenaren hirugarren edizioan parte hartu du

  • Nazioarteko mugikortasunaren kudeaketaren arduradun eta gaian aditu Carmen Méndezek, Bizkaia Talenteko kideak, “Startup-en Giza Alderdia Lantzea: Talentua Erakarri eta Ekosisteman Txertatu” tailerra eskaini zuen Bilboko Euskalduna Jauregian.

Joan den urriaren 16an eta 17an, B-Venture ekimenaren hirugarren edizioan, Bizkaia Talentek eskaintzen dituen zerbitzuen gakoak azaldu zituen, nazioarteko startup-ei lan-esparruan eta soziokulturalean (osasuna, eskolatzea, ostatua, egoitza- eta lan-baimenak, jarduera soziokulturalak) integratzen laguntzeko, baita haien senideei ere Euskal Herrian.

Carmen Méndezek, Bizkaia Talenten Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren arduradunak, ekintzaileen kezkei eta beren jardunean izaten dituzten oztopoei erantzun zien, eta goi-mailako prestakuntzadun profesionalak topatzeko eta haien interesa erakartzeko funtsezko jakingarriak azaldu zituen.

B-Venture, ideiak eta inbertitzaileak harremanetan jartzeko ekintzailetza-ekimena
B-Venture Estatuko iparraldeko sartup-ekin loturiko ekimenik handiena da, eta nazio-mailako nahiz nazioarteko startup-ak eta inbertitzaileak harremanetan jartzen ditu, proiektu berritzaileak bizkortzea eta startup-ak sustatzea xede. El Correo egunkariak antolatzen du, eta Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak babestuta dago.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×