Bizkaia Talent

Albisteak

Euskal BPGd %3,2 hazi da lehenengo hiruhilekoan; eta enplegua, %1,9

2016ko lehenengo hiru hilabeteetan, Euskal Barne Produktu Gordinaren urte arteko hazkuntza %3,2koa izan denez, hamarren portzentual bat handiagoa izan da aurreko hiruhilekoan lortutakoaren aldean, EUSTATek (Euskal Estatistika Erakundeak) argitaratutako datuen arabera.

Eskaintzaren ikuspegitik, aurtengo lehenengo hiruhileko urte arteko hazkuntza honako faktore hauetan oinarritu da batez ere, Euskal Estatistika Erakundeak azaldu duen bezala: zerbitzuen sektorearen bilakaera ona eta hazkuntza industrialaren erritmoko “nolabaiteko dinamismoa”.

 

EUSKADIKO ENPLEGUA IGO EGIN DA, ETA LANGABEZIA-TASA %12,80 JAITSI DA

 

Era berean, lanaldi osoko lanpostu moduan neurtutako Euskal Autonomia Erkidegoko enplegua %1,9 igo da urteko lehenengo hiru hilabeteetan 2015eko lehenengo hiruhilekoaren aldean, EUSTATek argitaratutako datuen arabera.

Hiruhilekoen arteko bilakaera ona izan da, hazkuntza %0,3koa izan delako iazko azken hiru hilabeteetakoaren aldean.

Bestetik, urteko lehenengo hiruhilekoan Euskadin 900 langabetu gutxiago egon direnez, kopuru hori 131.600 lagunekoa da gaur egun. Hori dela eta, langabezia-tasa %12,80koa izan da, hau da, aurreko hiru hilabeteetan baino %0,65 gutxiago, Euskal Estatistika Erakundeak ostegunean argitaratutako Biztanle Aktiboen Inkestan (BAI) adierazitakoaren arabera.

Enpleguari dagokionez, Euskadin 1.900 okupatu gehiago daude, eta, termino portzentualetan, gehikuntza %0,21ekoa izan denez, %56,83koa da okupazio-tasa.

2016ko martxora arte 1.000 biztanle aktibo gehiago daude (%0,10) aurreko hiruhilekoaren aldean. Kopurua, beraz, 1.028.400 lagunekoa da gaur egun. Gainera, 1.900 okupatu gehiago ere badaudenez (%0,21), kopurua 896.800 lagunekoa da orain.

 

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×