Bizkaia Talent

Albisteak

Göteborgeko Unibertsitateak Bizkaia Talent bisitatu du, ikertzaileen eta beren senideen gizarteratze soziokulturalerako eta lan-munduan txertatzeko jardunbide egokiak ezagutzeko

  • Bisita EURAXESS TOP IV Dual Career Twinning Project proiektuaren baitan egin da

Göteborgeko Unibertsitatearen hainbat ordezkari Bizkaia Talenten bulegoetan izan dira, berriki, euskal erakundeak nazioarteko profesional eta ikertzaileen bikotekideei laguntzeko abian duen Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren eta bertan garatzen dituen gizarteratze soziokulturalerako jardueren gaineko sinergiak nahiz jardunbide egokiak ezagutzeko, hala nola aipatu unibertsitatean garatzen dituztenen berri emateko.

Hiru egunez, Ravaka Ramanamisatak eta Sara Grevsjök, Göteborgeko Unibertsitateko Welcome Services Office harrera-zerbitzuaren arduradun eta EURAXESS sareko kideak eurak, hainbat lan-mahaitan parte hartu dute Bizkaia Talenteko kideekin eta Be Basque Dual Career Centre zentroari laguntza ematen dioten erakunde hauetakoekin batera: EmakumeEkin, emakume ekintzaileen sarea; PWN Bilbao, emakume profesionalen nazioarteko sarea; edota Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren beraren onuradunak.

Era berean, Bilbao Berrikuntza Faktorian (BBF), berrikuntza eta ekintzailetza sustatzeko Bilboko hiri-ekosisteman, sakonki ezagutu dute andre etorkin ekintzaileei begirako W-Bridge proiektua; eta Deustuko Unibertsitatean, berriz, ikertzaile berriak erakartzeko eta haien harrera prestatzeko prozesua ikasi eta horrek Bizkaia Talentek profesionalei eta beren senideei eskaintzen dizkien zerbitzuekin duen lotura ikusi dute.

Azkenik, BBK Talent Home-ko instalazioak ezagutu dituzte, non Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikertzaileei bizitokia eskaintzen zaien. Izan ere, programa sortu zenetik, Bizkaia Talentek bertan parte hartzen du.

Jarduera soziokultural batean parte hartu dute
Aipatu beharra dago bisitak balio izan diela, halaber, bertatik bertara ezagutzeko nola garatzen den Bizkaia Talentek antolaturiko jarduera soziokultural bat, 2020ko lehenengoa, zehazki: Urdaibaiko Biosfera Erreserban, 100 zuhaitz landatzeko ekintzan parte hartu zuten.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×
Utilizamos cookies propias, de terceros y de análisis de los hábitos de navegación para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios. Si continúas navegando, aceptas la instalación de las mismas. Puedes configurar las cookies en tu navegador, aunque esto puede ocasionar dificultades de navegación en la web. Cómo configurar.