Bizkaia Talent

Albisteak

Cambridgeko giro unibertsitarioak esperientziaz eta jakintzaz bete ditu Talentia Challenge programako parte-hartzaileak

Britainia Handiko Cambridgeko hirira bidaiatzean, zientzia, Nobel sariak eta zenbait jende ospetsu ezaugarri bereizgarri dituen munduan barruratuko gara. Besteak beste, Sir Francis Bacon filosofoak, John Dryden olerkari, literatura-kritikari eta antzerkigileak edo Sir Isaac Newton fisikari, filosofo, asmatzaile, alkimista eta matematikariak ikasi zuten unibertsitate horretan. Collegetik kanpo eta barruan ostera egitean eta bertako liburutegiak, lorategiak zein korridoreak bisitatzean, bertan ikastea eta lan egitea aukera paregabea dela konturatzen gara. Bertan, gainera, baliteke Stephen Hawkingen alboan bazkaltzea edo David Barnesekin eztabaida-klase batean egotea.

Hartara, Talentia Challenge programako parte-hartzaileak Cambridgen bertan egon dira 2017ko ekainaren 18tik 20ra, uztailean otsailaren erdialdean erronka bota zieten enpresen aurrean erronka horren inguruan egin beharreko agerraldia hobetu ahal izateko.

Horretarako, Genuine Insights enpresaren laguntza eta jakintza eskerga jaso dute. Aditua Cambridgeko fellowei eta enpresei horrelako tailerrak ematen. Talde bakoitza trebatu du, eta une oro hobetzeko adorea eman die.

Tailerra Eagle Labs Ekintzailetza Zentroan egin zenez, programako parte-hartzaileek jardueraren xehetasunak partekatu ahal izan zituzten Cambridgeko Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmenak dituen laborategi horrekin.

Horrez gain, Be Basque Talent Network indartzeko abagunea ere izan zuten inguru horretan bizi diren euskal herritarrekin egindako topaketan. Izan ere, Cambridgeraino nola iritsi ziren azaldu zieten, baita unibertsitatean bertan eta bertatik kanpo ikerketa garatzeko esperientzia nolakoa den eta enpresetako esperientziak nolakoak izan diren ere.

Bizkaia Talenteko zuzendari gerentea den Ivan Jimenezen esanetan, “Cambridgerako bidaia Talentia Challenge programaren beste osagai bat izan da, eta parte-hartzaileek esperientzia aparta bizi ahal izan dute, erakunde hauek emandako erronken konponbiderako mezua orrazteko orduan: Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Idom, Arteche, Lantegi Batuak eta Bizkaiko Foru Aldundia bera”. “Bidaia hau arlo pertsonalean eta talde moduan hazteko beste aukera paregabe bat izan da”, esan du amaitzeko.

 

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×