Bizkaia Talent

Albisteak

EHUk 5 milioi euro erabiliko ditu euren doktoretzako tesiak prestatu nahi dituzten profesionalak kontratatzeko

EHU “Euskadiko ikerketa-zentro handiena” denez, unibertsitateko tituludun langileak prestatu behar ditu ikerketaren arloan, eta, horretarako, doktoretzako tesien prestaketa sustatzen du. Hori dela eta, langile ikertzaileen prestakuntzarako laguntzen urteko deialdia egiten du.

Doktore-gradua lortu nahi dutenentzako deialdia da. Horretarako, doktoretzako programan parte hartzeko moduko titulazioa lortu behar izan dute 2014ko urtarrilaren 1aren ostean. Eskainitako kontratuen iraupena 4 urtekoa izango da arduraldi osopean.

Ikerketarako laguntzak hiru modalitatetan daude banatuta: batetik, 50 ikertzaile kontratatzea, edozein arlo zientifikotako tesia egiteko; bestetik, doktoretza aurretiko prestakuntzapean zazpi profesional ikertzaile kontratatzea, doktoretzako tesia euskaraz egiteko; eta, azkenik, EHUren eta IDEX Bordeauxeko unibertsitateen arteko baterako tutoretzako araubidepean bost profesional ikertzaile kontratatzea prestakuntzarako. Kontratu guztietatik, gutxienez 3 izango dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutela egiaztatzen dutenentzat.

Lehenengo eta azken modalitateetarako, 4,4 milioi euroko ekarpena aurreikusi da, Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako kontratu-programaren barruan esleitutako finantziazioaren arabera. Bigarreneko ekarpena, ordea, 566.000 eurokoa izango da, kontratu-programa beraren arabera.

Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 16an amaituko da, eta, oinarriak kontsultatu nahi izanez gero, EHUren webguneko ikerketaren kudeaketarako atalean sartu besterik ez dago:

http://www.ehu.eus/es/web/ikerketaren-kudeaketa/deialdiak-doktoratu-aurreko-laguntzak

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×