Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadiko langabezia %3,45 jaitsi da maiatzean, eta 161.507 langabetu daude gaur egun

Maiatzean, enplegurako zerbitzu publikoetan erregistratutako langabetuen kopuruaren jaitsiera 5.934 lagunekoa izan denez (%3,45), kopuru hori 161.507 langabetukoa da gaur egun, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak gaur argitaratu dituen datuen arabera.

Aurtengo maiatzaren eta 2014ko hilabete beraren artean, langabetuen kopuruaren beherakada 13.360 lagunekoa izan da Euskadin (%7,64), Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak astearte honetan jakinarazi duen bezala.

Lurraldeka, langabeziaren jaitsiera handiena Bizkaikoa izan da, Lanbideko bulegoetan apirilean baino 3.747 langile gutxiago daudelako inskribatuta (%3,97). Gaur egun, beraz, 90.567 langabetu daude guztira.

Ondoren, Araba dago, eta, maiatzaren amaieran bertan 26.515 langabetu egon direnez, apirilean baino 824 gutxiago daude orain. Hori dela eta, hileko tasaren beherakada %3,01ekoa izan da. Gipuzkoan, ordea, 2015eko bosgarren hilabetean, langabeziaren jaitsiera %2,98koa izan denez, 1.363 lagun gutxiago daude enplegurako euskal zerbitzuetako bulegoetan erregistratuta. Lurralde horretako langabetuen kopurua, beraz, 44.425 lagunekoa da guztira.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×