Bizkaia Talent

Albisteak

Bisitaldia: “LOIZAGA DORREA (XIII. mendea) ROLLS ROYCE & POBALEKO BURDINOLA (XVI. mendea): GURE HISTORIAKO 2 ALTXOR”

Azaroaren 8an, larunbata, Txileko, Kolonbiako, AEBetako, Indiako, Ingalaterrako, Italiako, Errumaniako zein Turkiako 24 profesionalek (ikertzaileak, irakasleak), euren senideek eta bertoko zenbait profesionalek udazken-egun zoragarriaz gozatu zuten Enkarterrin.

Batetik, Pobaleko burdinola bisitatu zuten, Muskizen kokatutako multzo monumentala, hain zuzen ere. Oso esperientzia didaktiko eta dibertigarria izan zenez, gure ondare historikoko antzinako metalgintzako eta burdingintzako tekniken ezagutzan barruratzeko aukera eduki zuten. Baliabide naturalak lortzeko eta tresna zein elikagai bihurtzeko orduan, gizakiek nolako trebetasuna zuten ulertu ahal izan zuten, errotaren eta Bizkaian ondoen artatuta dagoen burdinolaren bitartez.

Bestetik, Loizaga dorrera ere joan ziren. XIII. mendeko babes-dorre horretan, Rolls Royce markan oinarritutako luxuzko autoen bilduma zoragarri, bakar eta pribatua dago gaur egun. Bertan, hain zuzen ere, marka horretako auto adierazgarrienen xehetasunak ezagutu ahal izan zituzten, baita automobilgintzan ezin ospetsuagoak izan diren beste marka batzuk ere. Inguruko mahastietako kopa bat txakolin dastatu ondoren, ohiko euskal produktuak bazkaldu zituzten Galdameseko ohiko jatetxe batean.

Besteak beste, Bizkaiko erakunde hauetako profesionalak joan ziren: Tecnalia Zentro Teknologikoa (Ingeniaritza Elektrikoa, Itsas Ingeniaritza, Energia eta Ingurumena), Deustuko Unibertsitatea (DeustoTech, Soziologia eta Zientzia Politikoak eta Psikologia), BCAM (Matematika Aplikatuen Euskal Zentroa) eta Teknologia Institutua (DigiPen Bilbao).

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×