Bizkaia Talent

Albisteak

Nazioarteko komunitateak San Mames estadioa bisitatu du Bilbon

  • Hogei bat graduondoko ikasketadunek eta goi-mailako prestakuntzadun profesionalek Athletic Cluben filosofia zein berezia den ulertzeko futbolaren Katedralera egindako bisitaz gozatu zuten.

Pertsonen eta profesionalen arteko harremanak sustatzeko eta, horrela, hobeto gizarteratzen laguntzeko asmoz, Bizkaia Talentek beste jarduera soziokultural bat antolatu zuen joan den martxoaren 31n, zeinetan Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren erabiltzaileek eta Be Basque Ambassadors programako graduondoko ikasketadunek parte hartu zuten.

Oraingoan, Bilboko San Mames estadioa bisitatu zuten, futbolaren Katedrala, hain zuzen ere, Athletic Clubek, 120 urtetik gorako historia eta berezko filosofia dituenak, etxeko partidak jokatzen dituen lekua.

San Mamesen, Klubeko langile batek taldearen historiaren berri eman ostean, bisitariak zelaian bertan sartu ziren, eta Pitxitxiren bustoaren ondoan argazkiak atera zituzten. Athletic Clubeko golegile oparo eta jokalari historiko horri lore-eskaintza egiten diote kanpoko taldeek San Mamesen lehen aldiz jokatuko dutenean. Ondoren, aldagelak, prentsa-aretoa eta San Mames BAT eremua bisitatu zituzten, besteren artean.

Jardueran parte hartu zuten graduondoko ikasketadunak eta profesionalak herrialde hautakoak dira jatorriz: Argentina, Brasil, Ekuador, India, Iran, Italia, Mexiko, Nigeria, Herbehereak, Dominikar Errepublika, Venezuela eta Espainiako Estatua; eta ikasketak edo lan-jarduera erakunde hauetako batean garatzen ari dira: BCAM – Basque Center for Applied Mathematics, BioCruces, BC3 Basque Centre for Climate Change, Bridgestone, Tecnalia Fundazioa, Ikerbasque, ITP Aero, EHU eta Deustuko Unibertsitatea.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×