Bizkaia Talent

Albisteak

Esparru profesionalean Euskadin lurreratzen laguntzeko web-mintegiak

  • Berriki, Bizkaia Talentek bi online saio antolatu ditu Euskadira itzultzeko edo bertan lehen lan-esperientzia izateko asmoa duten profesionalek kontuan hartu beharreko funtsezko alderdien berri emateko, bai eta beren burua lan-merkatuan kokatzeko erari buruzko hainbat jarraibide azaltzeko ere

Europako eta munduko hirietan aurrez aurreko jardunaldi tematikoak egitea ezinezkoa denez, pandemia hasi aurretik ohikoak ziren horiek, alegia, Bizkaia Talentek online jarraitzen du beharrean atzerrian bizi diren profesionalei Euskadira itzultzeko bidea erakusteko.

Lourdes García Renillak, Giza Baliabideen eta Bilakaera Digitalaren arloko prozesu integralen Aholkulari eta Interim Managerra bera, zeinak industria-inguruneetan, I+D+i esparruan eta unibertsitateetan 14 urtetik gorako eskarmentua duen, bi web-mintegi eskaini dizkie lan-ibilbidea Euskadin jarraitzeko aukerak aztertzen ari diren profesionalei.

Online saio bietan, Euskadira itzultzeko plana diseinatzerakoan eta lan-merkatuan sartzerakoan aintzat hartu beharreko alderdiak azpimarratu ditu; horrez gain, balio pertsonaleko proposamen bat landu beharra dagoela nabarmendu du, norberaren burua lan-merkatuan kokatzeko orduan abantaila lehiakorra izateko gainerako profesionalei dagokienez.

“Plangintza egokia funtsezkoa da itzulera arrakastatsua izateko” azpimarratu du García Renillak, eta gaineratu du lan-merkatuaren azterketa sakona egitea eta itzuli nahi duen profesionalaren helburuekin bat datorren balio pertsonaleko proposamena eratzea oso garrantzitsua dela. Halaber, haren esanetan, kudeaketa emozionalak berebiziko garrantzia du: “Itzultzeko nahia irmoa bada, frustrazioak saihestuko dituzte bai erakundeek bai profesionalak berak; izan ere, prozesuak emozioak eta itxaropenak kudeatu beharra dakar”.

Ikusi Las claves a considerar para volver a Euskadi web-mintegia
Ikusi Cómo diseñar tu CV y posicionarte en el mercado laboral vasco web-mintegia

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×