Bizkaia Talent

Albisteak

Zientzia Azokan eta euskararen eta zientziaren sustapenean lagunduko du Bizkaia Talent-ek, Elhuyar Fundazioarekin sinatutako hitzarmen bati esker

  • Hitzarmenari esker, 2018ko apirilaren 21ean Bilbon ospatuko den Zientzia Azokaren laguntzaile izango da.
  • Bizkaiko Profesionaltasunerako Eskumenen programan parte hartzeko lau plaza eskainiko dira.

Bizkaia Talent-ek elkarte gisa gaur egun dituen ekintza-esparruetako bat da lankidetza-ehun trinko bat sortzea, bere helburuak garatzen eta lortzen lagunduko duten inguruko beste erakunde eta organismo batzuekin. Horrenbestez, Elhuyar Fundazioaren eta Bizkaia Talent-en arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusi Leire Cancio Oruetak eta Bizkaia Talenteko zuzendari gerente Ivan Jimenez Airak.

Elhuyarreko zuzendari nagusiak azaldu duenez, “fundazioaren helburua da zientzia eta teknologia dibulgatzea eta askotariko produktu eta zerbitzuen bidez euskara garatzea”. “Bizkaia Talenten eta Elhuyar Fundazioaren helburuak bat datoz, eta helburu horiek lortzeko bi erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioari esker, beren indarguneak ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izango dira, ahaleginak bateratuz”, nabarmendu du, bestalde, Jimenezek.

Zientzia Azoka

Hitzarmenari esker, Zientzia Azokaren aurretiko ekimen eta ekitaldietan lagunduko du Bizkaia Talentek, bai eta 2018ko apirilaren 21ean Bilbon izango den azokan bertan parte hartuz ere.

Canciok adierazi duenez, “Elhuyar Fundazioak sustatzen duen Zientzia Azokaren helburua da gazteen bokazio zientifikoa sustatzea, gizartean kultura zientifikoa sustatzea eta zientzia proiektu estrategiko gisa zabaltzeko tresna bat sortzea”. “Ekimenak nahikoa irismen izan dezan, oso garrantzitsutzat jotzen dut Euskal Herriko zientzia eta teknologia sareko eragile guztiak elkartzea”, erantsi du. Horri dagokionez, adierazi beharra dago Bizkaia Talentek bat egiten duela unibertsitateek, ikerketa-zentroek, enpresek eta askotariko beste kolaboratzaile batzuek osatutako sare zabalarekin.

Hitzarmen honen bidez, Bizkaia Talentek konpromisoa hartzen du azokan parte hartzen duen gazte-talde bat Mouvement International pour le Loisir Scientifique et Technique (MILSET) erakundeak antolatutako ekintza batera eramateko. MILSET irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde bat da, helburu duena pertsona gazteengan kultura zientifikoa garatzea, zientzia- eta teknologia-programak antolatuz, besteak beste, zientzia-azokak, kanpamentu zientifikoak, kongresuak eta kalitate handiko beste zenbait jarduera.

Halaber, talentua kudeatzen espezializatuta dagoen erakundea izanik, Zientzia Azokan parte hartzen duten gazteei lau plaza eskainiko dizkie Bizkaiko Profesionaltasunerako Eskumenen Programan parte hartzeko.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×