Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek Zientzia Azokarekin kolaboratuko du, Elhuyarrek antolatuta, apirilaren 21ean, Bilbon

  • Zientzia Azoka proiektua 2017-2018 ikasturtean jarri da abian, zehazki 2017ko irailean, eta ekitaldi nagusia apirilaren 21ean izango da, Bilboko Plaza Berrian, bertan egingo den azokan.

Jendartean kultura zientifikoa sustatzeko eta gai zientifiko-teknologikoen gaineko interesa eragiteko xedez, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek, DBHko edo Batxilergoko ikasketak eta lanbide-heziketako erdi mailako ikastaro bat egiten ari direnek, ikasturte osoan proiektu zientifiko eta teknologikoak garatu dituzte, eta, hain zuzen, horiek izango dira ikusgai datorren asteko azokan.

Proiektuetan parte hartu duten taldeen artean, hautaketa egingo da, eta hautatuek aukera izango dute ikerketa-zentro batean tutoretzapeko egonaldia egiteko, baita Elhuyarrekin hitzarmena sinatuta duten beste azoka batzuetara joateko ere, besteak beste.

Bizkaia Talent ere Zientzia Azokarekin

Berriki, Bizkaia Talentek lankidetza-hitzarmena sinatu du Elhuyar Fundazioarekin, Zientzia Azokaren garapenean laguntzeko. Hala, Bizkaia Talentek azokan parte hartuko duten gazteen talde bat Mouvement International pour le Loisir Scientifique et Technique (MILSET) erakundeak antolaturiko ekintza batera eramango du. Era berean, lau laguni aukera emango die Profesionaltasunerako Konpetentzien Programan parte hartzeko, Bizkaian.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×