Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek goi-mailako prestakuntzadun 40 profesional inguru bildu ditu, Londresen, beste Be Basque Talent Meeting batean

  • Elkarteak Euskadiko lan-merkatuak egun eskaintzen dituen joeren eta aukeren berri eman zuen

2018ko urrian Londresko Be Basque Talent Conference topagunean izandako arrakasta gogoan, Bizkaia Talent Erresuma Batuko hiriburura itzuli da; oraingoan, baina, Be Basque Talent Meeting (BBTM) delakoaren beste edizio bat antolatu du, hots, beren lan-ibilbidea Euskadin jarraitzea pentsatzen ari diren profesionalentzako funtsezko hitzordu bilakatu denarena.

Jardunaldia urriaren 2an egin zen, eta, guztira, goi-mailako prestakuntzadun 39 profesionalek hartu zuten parte. Egun, haien lan-ibilbidea Londresen eta inguruetan garatzen ari dira, sektore hauetan, besteak beste: informazio eta komunikazioaren teknologiak, zientzia eta teknologia, eta finantzak.

Giro lasaian, saiora bertaratuek Euskadiko lan-merkatuak eskaintzen dituen aukeren berri jaso zuten, Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaile Ivan Jimenezen eskutik, bai eta etorkizunari begirako aurreikuspenena ere, hainbat erakundek eta klusterrek emandako informazioa oinarri. Jimenezek, era berean, profesionalen eskura dauden zenbait tresna berritzaile erakutsi zizkien, Basque Talent Observatory eta Career Development Centre, hain zuzen, zeinak aholkularitza digital pertsonalizatua eta norbanako bakoitzaren profilera egokituriko lan-aukerak eskaintzen dituzten.

BBTMak Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua izan zuen gonbidatu bezala ekitaldian eta bertaratutakoak agurtu zituen, Euskal Herrian aro berri bati ekitera animatuz.

Be Basque Talent Network
Be Basque Talent Network Euskadirekin harremana duten edo izan nahi duten goi-mailako prestakuntzadun profesionalen munduko sarerik handiena da. 100 herrialdetan baino gehiagotan ari diren 13.000 profesionalek eta Euskadiko ia 400 erakundek osatzen dute. Bere xedea da mundu osoan zehar lanean diharduten profesionalak beste profesional eta enpresa batzuekin harremanetan jartzea, talentua mugi dadin eta kontaktuak nahiz merkataritza-erlazioak era daitezen.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×