Bizkaia Talent

Albisteak

Nazioarteko komunitatea Erdi Aroko Bilbon murgildu da egun batez

  • Goi-mailako prestakuntzadun nazioarteko hogeita hamar graduondoko eta profesional inguruk Erdi Aroko Bilbora bidaiatzeko jardueran parte hartu zuten.

Hala pertsonen arteko harremanak nola harreman profesionalak sustatzeko eta, horrela, jendartean hobeto integratzen laguntzeko, Bizkaia Talentek beste jarduera soziokultural bat antolatu zuen Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuko erabiltzaileentzat eta Be Basque Ambassadors programako graduondokoentzat.

Oraingoan, jarduerak Mezularia izeneko jokoa izan zuen oinarri, eta parte-hartzaileak, taldetan banatuta, Erdi Aroko Bilbon murgildu ziren, zazpi kale ospetsuak babesten dituzten harresiz inguratuta. Izan ere, kalean egiten den ginkana zirraragarri honek Erdi Aroko gizarteak eta hiriak nolakoak ziren modu praktiko eta dibertigarrian ezagutzeko aukera ematen du.

Jardueran parte hartu zuten graduondoko eta profesionalak 14 herrialde hauetako batetik etorriak dira: Alemania, Argentina, Txile, Kolonbia, AEB, Hungaria, India, Iran, Mexiko, Pakistan, Dominikar Errepublika, Tunisia, Venezuela eta Espainiako Estatua; eta beren ikasketak edo lan-jarduna erakunde hauetako batean garatzen dihardute: BCAM – Basque Center fo Applied Mathematics, Biofisika – Basque Centre for Biophysics, AZTI Fundazioa, CIC bioGUNE, Ikerbasque, Ikor, Tecnalia, EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Zabala Innovation Consulting.

Hurrengo jarduera
Osasun-murrizketek ahalbidetzen badute, hurrengo jarduera urte-amaierako jaia izango da, abenduaren 17an, Bilbon.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×