Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talent, EURAXESS sareko nazioarteko eredu, integrazio soziokulturalaren alde egiten duen lanagatik

  • EURAXESSS sareko nazioarteko kideek euskal elkarteak profesionalen bikotekideei eta ikertzaileei laguntzeko egiten duen lana aitortu dute

Joan den azaroaren 4an, EURAXESS sare paneuroparrak, Europan ikertzaileen mugikortasuna sustatzeko Europako Batzordearen tresnak, 42 sare nazionaletako 600 kidek baino gehiagok osatuta dagoenak, gizarteratzeari buruzko web-mintegi bat eskaini zuen, EURAXESS TOP IV proiektuaren barruan, lan-ibilbide dualak garatzeko zerbitzuen ezarpena eta funtzionamendua zabaltzeko xedez.

Saioan nabarmendu ziren gaien artean, Bizkaia Talenten Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzua aipatu zen, nazioarteko profesionalen bikotekideei eta ikertzaileei laguntza ematean datzana.

Batetik, Carlos Mariño zerbitzuaren erabiltzaile, arkitekto eta ekintzaile kolonbiarrak 2019. urtearen amaieran Bilbora iritsi zenetik bizi izan duen esperientzia kontatu zuen. Besteak beste, Bizkaia Talentek eman dion laguntzaren berri eman zuen, hala bertan bizitzeko eta lan egiteko baimena kudeatzeko nola gizarteratzeko orduan, bai eta beraren lan-ibilbidearen garapenean ere. Horrez gain, Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuak eskaintzen duen laguntza azpimarratu zuen; izan ere, haren bidez, ekintzaile-jardunean dituen asmo eta proiektuak gauzatzeko funtsezko eragileekin harremanetan sartu eta Euskadiko enpresa-ekosistema hobeto ezagutu ahal izan du.

Bestetik, Ravaka Ramanamisatak eta Sara Grevsjök, Göteborgeko Unibertsitateko Welcome Services Office harrera-zerbitzuaren arduradunek, EURAXESS sareko kideak eurak ere, 2020ko otsailean Bizkaia Talentera egindako bisitan izandako esperientzia kontatu zieten entzuleei. Nazioarteko profesionalak errekrutatzeko prozesuan, banakako jarraipenean, komunikazio-kanaletan, eta networking-a sendotzeko nahiz ahalbidetzeko eta eskualdea erakusteko antolaturiko jardueretan Bizkaia Talentek duen papera nabarmendu zuten.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×