Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Etorkizuneko apustua

Bizkaia Europan erreferente garrantzitsu bihurtzen laguntzen duten programak

Meatzaritza, siderurgia eta itsasontzien eraikuntza Bizkaiko Lurralde Historikoaren potentzial ekonomikoaren eragile izan ziren XX. mendearen zati handi batean, espainiar Estatuko ekonomiaren zutabe eta Europan erreferentzia bihurtuz. Baina 70eko eta 80ko krisiak Bizkaiko sektore ekonomiko nagusietan eragin zuzena izan zuen eta, besteak beste, bi enpresa enblematiko ixtea eragin zuen, hots, Bizkaiko Labe Garaiak eta Euskalduna ontziola.

Egoera hark Lurralde Historikoa hondoratu beharrean, bide berri bati ekiteko eta Bizkaiarentzako gizarte- eta ekonomia-ikuspegitik etapa desberdin bat hasteko une gako bihurtu zen. Bilbao Ría 2000 Sozietatearen bitartez, hiriburuaren eta bere inguruen hirigintza-birsorkuntzari ekin zitzaion metropoliko industria-gune zaharrak berreskuratzeko. Eta horrela hasi zen Bilboren eraldaketa,Guggenheim Museoa hirigintza-sinbolo berritzat hartuta, zeina, hirigintza-birsorkuntzaren eredu arrakastatsu aitortua izan den nazioarte-mailan.

Berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustua egiten du

‘Lehenengo Eraldaketa Ekonomiko Handi’ honek Bizkaiari, eta oro har, Euskadiri, ekonomikoki suspertzen lagundu zion. Izan ere, historian zehar, Bizkaiak izpiritu ekintzailea eta etorkizun-sena eduki du. Orain, XXI. mendean, Lurralde Historikoak berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egiteko eta ‘Bigarren Eraldaketa Ekonomikoko Handiari’ aurre egiteko erabaki sendoa hartuta du, ekoizpen-ekonomia bultzatuko duena eta ezagutzan oinarritua egongo dena.

Hori dela eta, azken urteetan, erakunde publikoek eta sektore pribatuakberrikuntza eta teknologia berriak hautatu dituzte aberastasuna eta enplegua sortuko dituzten balio-elementu gakotzat, egungoa bezalako mundu globalizatuan funtsezkoa dena, ekonomiaren eta ekoizpenaren ikur berri bihurtzeaz gain.

Emaitza Euskadi berrikuntza-gaitasunean Europako liderra dela da eta Berrikuntza Potentzialaren Altran Indizeak adierazten du “oso berrikuntza-potentzial handia du aztertu ditugun gainerako herrialde europarren bataz bestekoarekin alderatuta”. Lor daitekeen puntuaziorik handiena (1,0) lortu du eta Suedia eta Finlandia bezalako herrialdeekin parekatzen da. Gainera, Euskadik Europar Batasuneko Indizearen bataz bestekoa (0,47) bikoizten du.

Impulso Bizkaia

Bizkaitik bultzada

Maila horretara iristea ahalbidetu duten elementu gakoak egon dira, horien artean, enpresa-ehun sendoa eta berrikuntzari eskainitako programak, Bizkaia eta, Euskadi, Estatu-mailan eta Europa-mailan erreferente bihurtu dituztenak. Azken horien artean, honako hauek leudeke:

Talentia. Bizkaia Talent-ek sustatua. Xedea Deustuko, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko eta Universidad de Mondragón/Mondragon Unibertsitateko potentzialik handiena duten unibertsitarioak orientatzea da, haiei lan-munduratzean eta garapen profesionalean laguntzeko. Baita, beren inguruko errealitate zientifikoarekin, teknologikoarekin eta enpresa-errealitatearekin lotura bultzatzeko ere. Izan ere, Bizkaiko Lan-Behatokiaren arabera, 2012ko laugarren hiruhilekoaren azterketan, Lurralde Historikoan, okupatutako hamar pertsonetatik lauk unibertsitate-mailako ikasketak dituzte.

Talent Pro. I.M. Altuna Fundazioa Bizkaia Talent-ekin eta Arteche Taldearekin lankidetzan, dira programa honen bultzatzaileak. Talentua eta atzerriko unibertsitateetan egindako egonaldietan ikasitakotik eta bizitakotik sortutako ideia berritzaileak, Bizkaian aplika daitezkeenak, saritu nahi dituen ekimena. Lurralde Historikoko eta nazioarteko elkartrukeko programa unibertsitarioak, esate baterako, Erasmus-a, gauzatzen dituzten unibertsitario guztiei zuzendua.

Elkartegiak. Bizkaiko Foru aldundiak bultzatua. Xedea enpresa-garapen iraunkorra eta orekatua lortzeko azpiegiturak eskaintzea, ETEei Azpiegiturak, S.A.U. sozietatearen (foru-erakunde horren enpresa publikoa, Sustapen Ekonomikoa Sailari atxikia) Enpresa-guneak – Elkartegiak eskainiz.

Bizkaiko Lurralde Historikoko erakunde publikoek prestakuntza-gaitasunaren, zientifikoaren eta berrikuntzaren alde egindako apustua sendotzen jarraitu nahi dute hiru programa horiekin. Azken bi alderdi horiek azpimarratzen zituen Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako Erakundeak (OCDE) Euskadiko eskualdeko berrikuntzari buruzko azterketan; duela bi urte Euskalduna Jauregian berrikuntzarako euskal sistemariegindako lehenengo kanpoko azterketan.

Txostenean, nazioarte-izaerarekin ikerketa eta garapen teknologikoari lehentasuna ematen jarraitzeko eta I+G+b alorrean inbertsioak produktibitatearen hazkundean laguntzen jarraitu dezala bermatzeko beharra adierazten zen. Atal honetan, Euskadin, I+G-ean lanean diharduten langileen proportzioa 1.000 pertsonako 15 pertsonakoa da, aldiz, Europar Batasunean bataz bestekoa 10,4koa da eta espainiar Estatuan 10,5koa.

Eusko Jaurlaritzatik jasotako bultzada

Halaber, Eusko Jaurlaritzatik jarraian zehaztuko diren ekintzen bitartez Planak eta estrategiak gauzatzen dira:

2015eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana. Bere xede nagusia euskal ekonomiaren hazkundea eta enpleguaren sorrera lortzea da, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren bitartez baliorik handiena sortzen duten jarduerak bultzatuz.

Innobideak-Lehiabide Programa. Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren bitartez, SPRI, euskal enpresa berritzaileenei eta garatzeko, sortzeko eta nazioarteko merkatu berrietan sartzeko ahalegin handia egiten dutenei laguntzea du xede.

Gauzatu. Proiektu estrategikoak eta oinarri teknologikoa eta berritzailea duten ETEen sorrera bultzatzeko programa.

AD@15 . 2015: Euskadi Agentzia Digitala Euskadin Informazioaren Gizartea sustatzea eta bultzatzea xede duen proiektua da. Euskal gizarteari alor horretan jauzi garrantzitsua ematea ahalbidetuko dion tresna. Agenda Digitalaren xedeak bere artean lotuta dauden lau ardatz estrategikotan gauzatzen dira: komunitate digitala, e-Empresa, zerbitzu digital aurreratuak eta irisgarriak eta azpiegiturak.

Gazteentzako

Gazte ekintzaileek berariazko laguntzak ere jasotzen dituzte, esate baterako, Bizkaiko Foru Aldundiak Enpresa Berriak Sustatzeko Planaren bitartez ematen dituenak. Horren bitartez, kultura ekintzailea, enpresa berrien sorrera, enpresa-proiektu berrien sustapena, Bizkaiko Lurralde Historikoko ekonomiarentzako jarduera estrategiko berrienganako laguntza sustatzera bideratutako programa eta laguntzak antolatzen dira.

Halaber, Ekintzaile-ra jo dezakete, Eusko Jaurlaritzak Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (CEI) babestutako izaera berritzaileko enpresa-proiektuei eskaintzen dien laguntzara. Bi motako laguntzak aurreikusten ditu: akonpainamendurako edo finantzaketa lortzeko.

Proiektu berritzailearen adibide bat, kasu honetan, kirolaren eta teknologia berrien alorrean oinarritua, Ibilbideak da, zeinak, Euskadi 2020. urterakojarduera fisikoaren Europako erreferente bihurtu nahi duenwww.ibilbideak.euskadi.net. Web orriaren bitartez. Eusko Jaurlaritzako Kirol eta Gazteria Sailak sustatutako tresna, erabiltzaileei 22 kirol-diziplinari dagozkien kasik bi mila ibilbide eskaintzen dizkiena, ibilbide berriak sortzeko edo taldean irteerak antolatzeko aukera emango diena.

Ibilbideak mapa kartografiko bat eskaintzen du eguneratutako ibilbideen xehetasunak adieraziz eta doako aplikazio baten bidez behera jaitsi daitekeena, Aterpe gizarte-sarea, erabiltzaileentzako topagunea, zeinak, komunitate horretan parte hartzen duten kasik 4.000 pertsona edo talde dituen; ibilbide bilatzailea, erabiltzaileek beraiek ibilbideak aldatzeko edo gehitzeko aukera eta, hasiberrientzako GPS aparatuak, besteak beste.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×