Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Bizi-kalitatea eta oreka, lehentasuna Euskadin

Bizi-kalitatea ez dago bistako faktoreei soilik menpekotuta, besteak beste, ekonomia, osasuna, hezkuntza edo segurtasunarekin lotu ohi direnak. Beste hainbat alderdi ukiezinetan ere oinarritzen da, esaterako, kultura, sustraiak, ondare historikoa edo identitate-zeinuak. Faktore horien nahasketa orekatuak herritarrengan asebetetze edo ongizate-maila handia garatzea ahalbidetzen du.

Euskadin, bizi-kalitateak azken bi hamarkadetan hazkunde argia eta etengabea jasan du Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) egindako Bizi-baldintzei eta ongizateari buruzko 2012ko txostenean adierazten denaren arabera.

Zentzu horretan, Euskadiko biztanleek beren bizitzetako asebetetze-maila Suitzako eta Norvegiako biztanleen oso antzeko eskalan jartzen dute eta Suedia, Islandia, Holanda, Danimarka edo Finlandiako biztanleen gainetik, baieztapen hori egiteko erreferentziatzat Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) egindako Bizitza hobe baterako Indizea kontuan hartzen badugu.  

LifeSatisfaction_v2_EN

Indize horren arabera, ELGAko herrialde desberdinen ongizatea neurtzeko eta alderatzeko sortua izan dena, erakunde horrek identifikatutako oinarrizko 11 gairen arabera, Euskadi –7,6rekin– bizitzan asebetetze-mailarik onena duten herrialdeen artean dago, erreferentziazko faktoretzat segurtasuna, osasuna eta ingurumena azpimarratuz.

Lan-alorrean, bestalde, Euskadiko langileak dira beren lanekin asebeteen sentitzen direnak, danimarkarren eta norvegiarren gainetik; horiek jarraitzen diote mundu-mailan 30 herrialde baino gehiagotan Randstad Giza Baliabideen Nazioarteko Aholkularitzak bere workmonitor-en egindako sailkapenean. Datu garrantzitsua, izan ere, langileek beren lanpostuetan duten asebetetze-maila garrantzitsua da talentua duten profesionalek konpainia edo herrialde horretan geratzea erabakitzeko.

Satisfaccion_Empleados_EU

Segurtasunaren alorrean, OECD Regional Well Being Index-ek Euskadiri 10 puntuko puntuazioa ematen dio, gehienez eman daitekeen puntuazioa, 100.000 biztanleko 0,5eko erailketa-tasarekin.

Seguridad_grafico_v2_EU

Bizi-itxaropenik handiena

Enplegua, diru-sarrerak, etxebizitza, komunitatea, hezkuntza, oreka laborala-pertsonala, ingurumena, herritarren partaidetza, osasuna, bizitzaren aurrean asebetetzea eta segurtasuna dira herritarren beraiek tresna honen bitartez baloratu dituzten alderdiak. Egungo datara arte, 60.000 erabiltzaile baino gehiagok hartu dute parte eta haien ongizate-maila zenbatekotzea du xede.

Emaitza horiek kontuan hartuta, Euskadin, bizitza-maila nabaria dagoela baiezta daiteke. Egitate hori bere lurralde historiko guztietan biztanleriak duen bizitza-luzeran islatzen da.

Hain zuzen, Euskadiko emakumezkoen bizitza-itxaropena  Europar Batasuneko handiena da,bataz beste, 86,1 urtekoa eta, gizonezkoena, 79,3 urtekoa, Eustat-ek jasotzen duenaren arabera. Datu horiek Eurostat-ek ere berresten ditu, 82,2 urteko bizi-itxaropena adierazten duena, ELGA osoko handienetakoa.

EsperanzaVida_v2_EU

Horretaz gain, azterketek bizi-itxaropenaren joera gorakorra adierazten dute, emakumezkoetan 87,3 urtera eta, gizonezkoetan, 81,2 urtera iristen dena, Eustat-ek egindako Proiekzio Demografikoak 2020 azterketaren arabera.

Eremu ekonomikoari dagokionez ere, Euskadi toki nabarmenean agertzen da ELGAren indizeetan. Horrela, etxeko 29.000 eurotik gorako diru-sarrera garbiekin, Austria, Alemania edo Frantziaren mailan kokatzen da eta Suitza, Norvegia, Luxemburg eta Estatu Batuen behetik soilik.

IngresoNetoHogar_v2_EU

Baina, arestian aipatu dugun gisan, beren bizi-kalitatearekiko zoriontasunean edo asebetetzean ekonomiak soilik ez du eragiten. Beste hainbat faktore ere badaude, esate baterako, denbora librea eta norbere burua zaintze, biak ere erabakigarriak zoriontasun-maila optimoa lortzeko.

Euskaldunek, oro har, bizitza pertsonaren eta lan-bizitzaren arteko oreka onaz gozatzen dute; horrek aukera ematen die aisialdirako eta norbere burua eta familia zaintzeko ordu gehiago edukitzeko . Horrela, Euskadin, bataz beste, 15,55 ordu eskaintzen zaizkio denbora libreari astean.

TiempoOcioCuidado_v2_EU

Gizarte-berdintasuneko Gini Indizea ere esanguratsua da, aberatsen eta behartsuen arteko arraila EBeko txikienetako da, 100ekiko 25,3koa eta Suediaren behetik soilik (24,4) dago, Eurostat-en datuek islatzen dutenaren arabera.

GiniIndex_v2_EU

Desberdintasunak Euskadiko errentaren banaketan (1986-2012) ikerketatik ondorioztatzen denez, 1986 – 2012 bitartean, Euskadik pixkanaka hobetu egin du diru-sarreren banaketa, bere Gini Indizea 3 puntutan jaitsiz –28,1tik 25,3ra–. Horrek Euskadi banaketa berdintasunezkoagoa duten herrialdeen mailan kokatzen du.

Beraz, desberdintasuna etengabe murriztea, gizarte- eta lan-eremuen arteko oreka bilatzea, garapen ekonomiko iraunkorra, herritarren partaidetza sustatzea, kalitatezko hezkuntza eta osasuna ezartzea edo enpresa-ehun berritzailea sortzea, beste zenbait faktoreren artean, harmonikoki jokatu behar dira asebetetako eta bizi-kalitate handiko gizartea sortzeko; horri lehentasuna ematen baitzaio Euskadin.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×