Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaiko Foru Aldundiak 2015eko Enplegurako Plana aurkeztu du, 2.225 lanpostu sortzen lagunduko duelakoan

Bizkaiko Foru Aldundiko 2015eko Enplegurako Planean, lehentasunezkoa izango da gazteen kalitateko kontratazioa, iraupen luzeko langabetuen kontratazioa eta autoenplegua sustatzea.

Plan horretarako aurrekontua 19.270.000 eurokoa izango da, eta enpleguaren sustapenaren (13,7 milioi euro) eta talentuaren sustapenaren (5,5 milioi euro) artean banatuko da. 2015eko Planaren helburuen arabera, 2.225 lanpostu sortuko dira, eta 1.300 lagunek parte hartuko dute enplegagarritasuna hobetzeko eta talentua sustatzeko programetan.

Enplegua sustatzeko orduan, Bizkaiko Foru Aldundiak laguntza zuzenak emango ditu gazteak kontratatzeko eta 30 urtera arteko gazteen kontratazio mugagabea sustatzeko. Aurton, bi kontu-sail horiek hazi egin dira aurreko ekitaldiaren aldean: oro har, 3,2 milioi eurokoak izango direnez, gehikuntza %21ekoa izango da 2014ko kontu-sailen aldean. Hartara, aurton, 1.700.000 euro erabiliko dira praktiketako kontratuak bultzatzeko eta gazteei lehenengo lan-aukera emateko; eta 1,5 milioi euro, 30 urtera arteko gazteen kontratazio mugagabea sustatzeko.

Era berean, LanBerri programarako zenbatekoa ere %11,1 gehituko da. Bertako hartzaileak iraupen luzeko langabetuak izango dira, batez ere, eta, euren artean, 45 urtetik gorakoen bereizkeria positiboa egingo da.

Plan horren lehentasunezko hirugarren ardatza autoenplegua sustatzea izango da, eta 6.000.000 euro eramango ditu.

2015eko ENPLEGURAKO FORU-PLANEKO modalitate guztiak jaitsi.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian sartu besterik ez duzu.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×