bizkaia:talent

Euskadi zain duzu

Etorkizuneko apustua

Berrikuntzaren euskal sistema eredugarria da

Email This Page

Ongizate-estatu bat finantzarioki sostengatzeko ezinbestekoa da ekonomia lehiakorra, erakargarria, enplegu-maila handia duena eta asistentzia ematea ahalbidetuko dion behar adina kotizazio eta zerga dituena izatea.

Euskadik apustu handia egin du ezagutzaren eta berrikuntzaren ekonomia bihurtzeko, nazioarteko merkatuei irekia, industria-oinarri sendoarekin eta eduki teknologiko handiarekin. Hori horrela da berrikuntza ahalik eta hazkunde- eta ongizate-mailarik handiena lortu nahi duen edozein herrialderen garapen ekonomiko eta gizarte- eta kultura-garapenean giltzarri den alderdi estrategikoetako bat delako.

Bere fruituak ematen ari den ahalegin eskerga

Berrikuntzaren euskal sistemak urteak daramatza 2030. urterako berrikuntza europarraren erreferente bihurtzeko lanean. Eremu desberdinetan fruituak ematen eta Europa-mailan arrezagutua izaten hasi den ahalegina. Horrela, bai Euskadi bai Nafarroa abangoardian doaz espainiar estatuaren baitan eta berritzaile nabarmenakdeiturikoen taldean sartzen dira; aldiz, espainiar estatua “berritzaile moderatuen” baitan sailkatuta dago Regional Innovation Scoreboard 2014-aren (Europako Batzordearen berrikuntza neurtzeko indizea, Europako 190 eskualdetan egina) emaitzen arabera.

Izan ere, Euskadik berrikuntzaren erreferente eta ekonomia lehiakorraren eredu izateko beharrezkoak diren elementuak ditu, lehen mailako azpiegitura- eta ekipamendu-sarean oinarritzen dena eta, baita, ongizate-estatua lortzeko bai gizarte-mailan bai kultura- eta ekonomia-mailan erakunde publikoek eta pribatuek duten inplikazio handian ere.

2005az geroztik, Eusko Jaurlaritza liderra izan da ehun ekonomikoaren eta gizarte-ehunaren eraldaketa-prozesu sakonaren diseinuan eta hura abaian jartzean, berrikuntzaren sustapena oinarri harturik. Bigarren Euskal Eraldaketa deitua izango da, seguru aski, belaunaldi honetan ilusiorik handiena eragin duen erronka.

Abian jarritako mekanismoen artean honako hauek daude: Enpresa-Lehiakortasunerako eta Gizarte-Berrikuntzarako 2006-2009 Plana, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana (ZTBP 2010), Zientziarako Euskal Fundazioaren sorrera (Ikerbasque), Innovanet Sarea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren eraketa, Berrikuntzaren Funtsa eratzea eta Berrikuntzaren Euskal Agentziaren (Innobasque) aldeko apustua. Horiek guztiek euskal gizartea mobilizatzen laguntzen dute Euskadi Europan erreferente bihurtzeko.

Enpresa pribatuaren baitan, bi barneratze teknologiko garrantzitsu gertatu dira: batetik, Tecnalia korporazioarena, berrikuntza teknologikoarenerabileraren eta sustapenaren bitartezingurune ekonomikoaren eta gizarte-ingurunearen garapenean laguntzeko xedearekin jaio zena, horretarako, nazioarteko testuinguruan, ikerketaren garapenaz eta zabalkundeaz baliatuz. Eta, bestetik, IK4 Research Alliance, Euskadiko bederatzi zentro teknologikoren arteko ituna, enpresen lehiakortasunaren hobekuntzan eta gizartearen aurrerapenean laguntzeko ezagutza zientifiko/teknologikoa sortzea, atzitzea eta transferitzea xede duena.

Ikerbasque-k baieztatzen duen gisan,Euskadik ikerketaren alde egindako apustuaren errendimendua ez da teoria bat soilik, baizik eta, inbertitutako euro bakoitzeko, bi euroko zuzeneko itzulkina lortu da. Ibilbidea eginda dago eta euskal I+G+b-ak bide onetik darrai.

I+G-ean egindako gastua BPGd-arekiko

Espainiar estatuak ikerketan eta garapenean egindako barne-gastua (I+G) 13.392 milioi eurotara igo zen 2012an, aurreko urtearekiko %5,6eko jaitsierarekin. Gastu hau BPGd-aren %1,30ekoa izan zen, Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) jasotako datuen arabera.

2012an I+G-eko jardueratan ahaleginik handiena egin zuten autonomia erkidegoak Euskadi (BPGd-aren %2,19), Nafarroako Foru Komunitatea (%1,91) eta Madrilgo Komunitatea (%1,82) izan ziren. Aurreko urtearekiko I+G-ean egindako gastuan hazkunde-tasa positiboak aurkeztu zituzten autonomia erkidego bakarrak Gaztela eta Leon %(7,5) eta Euskadi (%2,4) izan ziren.

I+G-ean egindako gastua BPGd-arekiko

Euskadin BPGd-aren gain egindako gastuaren ehunekoari espainiar estatuko bataz bestekoaren gainetik eutsi zaio sistematikoki eta, azken urteotan, aldea handituz doa.

Euskadin berrikuntzan egindako gastua jarduera-sektoreka

Euskadin, 2012an, 1.372,9 milioi euro erabili ziren I+G-eko jardueratan, aurreko urtean baino %0.5 gehiago, Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) prestatutako datuen arabera.

I+G-ean egindako gastuari dagokionez, gehiengoa, %75,8a (1.041,2 milioi euro), enpresek egin zuten, %17,9 (245,1 milioi) goi mailako irakaskuntzari zegokion eta, gainerako %6,3a (86,6 milioi), administrazioari menpekotutako hainbat organismok gauzatu zuten.

Enpresa-sektoreak, jarduera-sektoreka, I+G-ean egindako gastuari dagokionez, industria-sektoreak gastuaren %43,1a erakarri zuen 2012an, zerbitzuen sektoreak %54,1a eta %2,8a eraikuntzarentzako eta lehen sektorearentzako geratu zen.

Gizarte-berrikuntzara eta eko-berrikuntzara bidean

Baina berrikuntza teknologikoaz eta zientifikoaz gain, Euskadi bere gizarte-berrikuntzaz ere arduratzen da. Gizarte-arazoak konpontzeko egungoak baino eraginkorragoa, efizienteagoa, iraunkorragoa edo bidezkoagoa den eta gizarte osoarentzako balorea sortzen duen soluzio berri bat. Europako Batzordeak argitaratutako Gizarte-Berrikuntzarako Gidan, Euskadi eginbide egokien atalean agertzen da hiru esperientzirekin: Innobasque, Denokinn eta Bilbao Eutokia.

Gainera, Euskadi eko-berrikuntzako gunea da, non, ezagutza eta teknologia berriak garatu, gidatu eta aplikatu daitezkeen bertan ematen diren aldeko baldintzei esker. Eko-berrikuntzaz ingurumenaren gaineko eraginak murrizten dituen eta baliabideen erabilera optimizatzen duen edozein berrikuntza-mota ulertuz.

Emaitza onak

Jarduera berritzaile horrek guztiak eragin positiboak ditu Euskadin enpleguaren, aberastasunaren eta ongizatearen sorreran. Abian jarri diren proiektuak enpresa eta negozio-eredu berriak sortzen ari dira, orain artean garatu ez diren espazioak estaltzen dituztenak eta nazioarte-mailako proiektuak erakartzen ari direnak.

Lortutako eragina bi tresnen bitartez monitorizatzen, jarraitzen eta ebaluatzen da, hots: Indizea, Berrikuntzaren Euskal Indizea, I+G+b-n enpresek egindako inbertsioek produktibitatean duen eragina neurtzen duena, eta Resindex, Gizarte-Berrikuntzako Eskualde-Indizea.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×