Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Etorkizuneko apustua

Competitividad económica

Euskadi lehiakortasun ekonomikoaren adibide

Lehiakortasunak Euskadin etengabeko garapena jasan du azken hamarkadetan. Gure herrialdeak igaro dituen koiuntura sozioekonomiko desberdinak eraldaketa hori sustatu dute, ekoizpen-sistema aurrera egiteko eta ziurgabetasun ekonomikoko garaiei aurre hobeto egiteko egokituz.

Euskadiko Lehiakortasunari buruzko 2013ko Txostenak, Lehiakortasunaren Euskal Institutuak – Orkestra egindako laugarrenak,euskal enpresa-ehunak duen potentzial handia eta bere ekonomiaren habe sendoak nabarmentzen ditu, baina, era berean, ekoizpen-sistema aldatzeko beharra azpimarratzen du, hazkunde ekonomikoaren bilaketan oinarrizko ezaugarria baita.

Euskadiko ekonomiak atzeraldi luzean tinko eusteko gai dela adierazi du Europako bataz bestekoa gainditzen duten datu makroekonomikoekin eta Europako erreferentziazko eskualdeekiko aldaketa handiegirik gabe, Lehiakortasunaren Euskal Institutuaren arabera.

Zentzu horretan, Euskadik, 2013an, Espainiako estatuko biztanleko BPGd-aren mailarik handiena erregistratu zuen, estatuko bataz bestekoa baino %34,5 handiagoa, Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) datuen arabera.

Halaber, estatuko erkidego esportatzaileen artean kasik buruan legoke. Horrela, 2014ko lehenengo seihilekoan, Euskadin esportazioak 10.947 milioi eurotara iritsi ziren, inportazioak 8.562 milioikoak izan zirenean. Beraz, %5,4ko urte arteko gehikuntza izan du eta estatuko esportazio guztien %9,2a adierazten du (kontuan hartuz, espainiar estatuaren baitan, %4,5eko biztanleria duela). Horrela, Euskadi autonomia erkidegoen artean bigarren esportatzailerik handienean bihurtzen da, hazkunde-margen nabarmenarekin, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak egindako txostenak dioenaren arabera.

2010-2013ko Enpresa Lehiakortasunerako Planaren Aginte-Koadroa

Nahiz eta datu horiek enpresa-lehiakortasunari dagokionez Euskadiren aurrerapen sendoa eta kokapen optimoa adierazi, ekoizpena eraldatzeko beharraren aldeko apustua egiten da herritarren ongizatea eta enpleguaren sorrera hobetzeko.

Ereduak

Lehiakortasunaren Euskal Institutuaren lehenengo txostenean, 2007an argitaratua, jada, “eraginkortasunaren eredutik berrikuntzan oinarritutako beste eredu baterantz igarotzeko trantsizio-faseari” ekitea eskatzen zen. 2013ko azterketak, bestalde, Euskadiko ekoizpenaren eta ekonomiaren eraldaketan lagunduko duten ‘lehiakortasunerako sei palanka’ azpimarratzen ditu, bai arazo koiunturalak konpontzeko bai epe luzera garapen ekonomiko iraunkorra bermatzeko:

1. Teknologia erraztaileetan (KET) oinarritutako espezializazio adimendunerako estrategiak (RIS3): espezializazio adimendunerako euskal estrategia (RIS3) honako KET (Key Enabling Technologies) garrantzitsuen inguruan mugituko da: manufakturazio aurreratua, energia eta biozientziak-osasuna (bioteknologia eta nanoteknologia) binomioa eta IKTak. Autonomia erkidegoa horiek bultzatzeko Zientzia, Teknologoa eta Berrikuntza Plana (PCTI 2015) prestatzen ari da.

2. Ezagutzarako eta I+G-rako azpiegiturak: LEI – Orkestra-ren txostenaren arabera, Euskadi ikerketara baliabide gehien bideratzen dituzten eskualdeen %20aren artean legoke. Zentzu horretan, gure herrialdeak zentro teknologikoen sare bikaina (BERG eta CIC) du, beren erronken artean nazioartera irekitzea eta beraien arteko harremana estutzea dituztenak.

3. Berrikuntza eta nazioartekotzea: merkaturik bereizienetara esportatzea eta nazioartekotzea apustu seguruak dira atzeraldiaren aurretik zegoen erritmoa berreskuratzeko.

4. Ezagutzarako zerbitzu trinkoak (KIBS-KISA): ekoizpenaren eraldaketan parte hartzen duten zerbitzuen enpresek (informatika, diseinua, ingeniaritza, aholkularitza eta abar) osatua, enpresei balioa emango dieten ezagutza teknologikoa emanez. Euskadin, KIBS-ek enplegu osoaren %7a adierazten dute, Espainia osorako eta EB-15erako adierazten duena osoa baino askoz ere gehiago; horrek garapen ekonomikoaren mailaren eta KIBS-en sektoreko enpleguaren ehunekoaren artean erlazio positiboa ematen dela iradokitzen du.

5. Ekintzailetza: Euskadin, enplegua, zati handi batean, sendotutako enpresetatik badator ere, ekintzailetzan goranzko joera egiaztatzen da hazkunde-ahalmen handiko enpresa berrien sorrerarekin; horiek hiru urte baino gehiagoz jarraian, urtean, %20tik gorako hazkunde-tasa duten enpresak lirateke.

6. Energia: Euskadirentzako sektore estrategikoa da, batetik, energiaren kontsumoa etengabe hazten doalako eta, bestetik, eskariari, produktibitateari eta maila teknologikoari dagokionez perspektiba zabalak dituelako. Euskal egitura energetikoa elektrifikazio- eta gasifikazio-azpiegituraren bultzadak ezaugarritzen du, horrek dakarren hornidura-iturrien malgutasunarekin.

Halaber, Euskadiko Estrategia Energetikoak (3E-2020) sektore energetikoa seinalatzen du, lehentasuna Euskadiko RIS3 estrategiak fokalizatzeari emanez, dibertsifikazio- eta espezializazio-gaitasun handia baitu. Horren garapena eta zifrak Energibasque Estrategian zehazten dira.

Beraz, lehiakortasuna gizarte-ehun eta ehun ekonomiko osoari dagokiola esan daiteke, enpresei eta ikasketa- eta ikerketa-zentroei eragiten dien zeharkako zerbait dela ulertuz. Gainera, merkatu berriak bilatzea, ez deslokalizaziotik laneko kostuak murrizteko, baizik eta, irekitasunetik eta tokiko enpresekin lankidetzan jardunez hazkunde-ahalmen handiko negozioak bilatzeko, xede nagusi gisa aurkezten da.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×