bizkaia:talent

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

parlamento vasco

Euskadiren administrazio-antolamendua

Email This Page

1979ko abenduaren 18an onartutako Euskal Autonomia Estatutua edo Gernikako Estatutua da Euskadiri Autonomia Erkidego gisa bere burua gobernatzeko gaitasuna ematen dion oinarrizko arau instituzionala.Espainiako Konstituzioak aitortzen duen marko juridiko horren jatorria Euskal Foruetan egon daiteke eta autonomia politikoa eta finantzarioa eta eskumen legegile eta betearazle batzuk berresten dizkio Autonomia Erkidegoari.

Estatutuak askatasuna ematen dio funtsezko hainbat alderditan, hala nola, zergen eta fiskalitatearen arloan, osasun arloan, herritarren segurtasunarenean, hezkuntzan edota lurraldearen barne antolamenduan; horiexek dira 1979tik 2011ra arte eskualdatutako eskumenetako batzuk.Hala ere, badaude oraindik Estatuarekin partekatzen dituen hainbat kudeaketa-arlo eta eskualdatu ez diren beste hainbat, Espetxeetako Legegintza, Lan Arlokoa, Portuen eta Aireportuen arloa, Defentsa eta Armadarena, etab.

Gernikako Arbola

Eusko Legebiltzarraren, Eusko Jaurlaritzaren eta Lehendakaritzaren bitartez gauzatzen dira Euskadiren botereak.Legebiltzarrak ahalmen legegilea gauzatzen du eta Jaurlaritzaren jarduna kontrolatzen du.Jaurlaritzak, berriz, funtzio exekutiboak eta administratiboak dauzka eta Legebiltzarraren aurrean erantzuten du, Jaurlaritzaren eta Autonomia Erkidegoaren maila goreneko ordezkariaren bitartez,Lehendakariaren bitartez, alegia.

Autogobernuak ondo funtziona dezan, Euskal Autonomia Erkidegoak Administrazio Egitura jakin bat dauka definituta; egitura hori Organismo Autonomoen eta Erakunde Publikoek osatzen dute eta honako Sailetan antolatuta daude:

Herri Administrazioa eta Justizia:

Sail horren eginkizunetako batzuk Euskal Herri Administrazioak antolatzea eta koordinatzea – zeregin horretan laguntzen dio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE-IVAP) –, Autonomia Estatutua eta Eusko Jaurlaritza defendatzea eta herritarrei aitortzen zaizkien eskubideak gauzatzen direla bermatzea.

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna:Sailaren misio nagusia Euskadiren hazkunde ekonomikoa sustatzea da.Horretarako, hainbat plan estrategiko abiarazten ditu, euskal enpresa-sarea indartzeko, nazioartekotzeko eta ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzeko helburuz, sistema produktibo lehiakorra bilatuz.Energiaren Euskal Erakundea – EEE – eta Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia – SPRI – dira sailari laguntzen dioten organismoetako batzuk.

Enplegu eta Gizarte Politikak:Lan arloko legeria betearazteaz arduratzen da; baita enplegu eta lanbide heziketako politikak garatzeaz ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua bezalako organismoekin lankidetzan.Beste arlo batzuetan ere badauzka eskumenak, hala nola, gizarte ekonomian, etxebizitzan, gizarte zerbitzuetan, lana eta familia uztartzeko politiketan, boluntariotzan…

Ogasuna eta Finantzak:Eusko Jaurlaritzaren ekonomia politika orokorraren jarraibideak prestatzea da sail horren zeregin nagusia.Euskal Sektore Publikoaren, Herri Administrazioen eta Enpresa Sektore Publikoaren jarduera ekonomikoaren eta finantzarioaren jarraipena eta analisia egiteaz ere arduratzen da.Nabarmentzekoa da Euskadiko sistema ekonomiko eta fiskalaren ezaugarri berezi bat, Kontzertu Ekonomikoa deritzona, alegia; horri esker, abantaila lehiakorrak dakartzan zerga-sistema propioa aplika dezake Euskadik.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura:Sail horren mende daude irakaskuntzako etapa guztiak eta maila guztietan bikaintasuna bilatzeko eginkizuna hartzen du bere gain, batez ere, goi-mailako hezkuntzan (UNIBASQ) eta lanbide heziketan (TKNIKA).Horrez gain, ikerketa zientifikoa bultzatzeko, euskara sustatzeko(HABE, Etxepare Euskal Institutua), ondare historiko eta artistikoa kudeatzeko eta babesteko edo jarduera artistikoei, kulturalei eta kirolari dagozkionei zabalkundea emateko misioak dauzka.

Segurtasuna:Segurtasun Sailaren ekintza-arloak pertsonen eta ondasunen segurtasuna, udaltzaingoen koordinazioa, euskal polizia – Ertzaintza –, babes zibila eta larrialdiak, trafikoa eta bide-segurtasuna eta ausazko jokoen eta ikuskizun eta jolas-jardueren kontrola.

Osasuna:Arreta Soziosanitarioaren ildo estrategikoak ezartzeaz eta aplikatzeaz arduratzen da; helburu nagusia da “Euskal Osasun SistemaOsakidetzapubliko, unibertsal eta kalitatezkoa bermatzea” (Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak, 2013-2016).

Ingurumena eta Lurralde Politika:Sail horri dagokio lurraldearen, itsasertzaren eta baliabide naturalen antolamendua, naturaren kontserbazioa etalurreko, itsasoko, ibaietako eta kable bidezko garraiobideak, besteak beste.Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoa – IHOBE –, Uraren Euskal Agentzia, Euskadiko Kirol Portua Sozietatea eta Euskal Trenbide Sarea dira sail horretara atxikitako organismoetako batzuk.

Foru Aldundiak

Euskal Autonomia Erkidegoaren antolamendu instituzional eta administratiboaren barruan, euskal lurraldeen ezaugarri propio eta bakarretako beste bat Foru Aldundiak dira (Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia).

Foru Aldundiak hiru Lurralde Historikoetako bakoitzaren organo exekutiboa da; Aldundiak Batzar Orokorren mende daude, horiek dira organo legegileak.Foru Aldundi bakoitzak bere batzar legegilea dauka; batzar horrek bozkatzen ditu aurrekontuak eta hark aukeratzen du Lurralde Historikoa gobernatuko duen Ahaldun Nagusia.

Erakunde horiek autonomia maila handia dute eta eskumen garrantzitsuak dituzte; besteak beste, zerga-bilketa, hirigintza, errepideak eta herri lanak, ingurumena, kultura ondarea eta gizarte ongizatea.

Erakunde horien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarketak joera konfederaleko antolaketa ematen dio Erkidegoari.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×